partekatu
• ZUZENKETAK
Pinudiak kobre oxidoarekin fumigatzearen egokitasunari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sakundu dezala radiata Pinuaren landaketari eragiten ari diren banda gorriaren eta banda marroiaren gaixotasunei buruzko ikerketa, ahalik eta konponbide onenaren bila.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio elkarlanean aritu dadila foru aldundiekin, horiek baitira alorrean eskumena dutenak, jarduera protokolo bat egiteko, egindako ikerketa eta azterketaren emaitzak zabaltzeko.
3.- Eusko Legebiltzarrak Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari eskatzen dio radiata pinuaren landaketetan modu masiboan foru aldundiek –alorrean eskumena dutenek- egin ditzaketen edozein jardueraren berri eman diezaiela Osasun eta Ingurumen sailei.