partekatu
• ZUZENKETAK
Zaldibarko zabortegiko luiziari, haren ondorioei eta hondakinak kudeatzeko politikaren gainean hartu beharreko neurriei buruz
OSOKO ZUZENKETA
- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio legebiltzar-talde guztiek eskura izan dezatela, hiru hilabeteko epean, Zaldibarko zabortegiari buruzko interesgarritzat jotzen duten eta Gobernuak bere esku duen dokumentazio guztia, auzitegiek irekitako prozesu judizialetan ezarritako zuhurtasunen mende dagoen zatia salbu.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Euskadiko zabortegien egoerari buruzko azterketa zehatza egin dezala 6 hilabeteko epean.
3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio sar dezala industria-hondakinen kudeaketari eta ekonomia zirkularrari buruzko atal espezifiko bat Ganbera honetan aurkeztuko den Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Lege Proiektuaren barruan.