partekatu
• AHOZKO GALDERA
Garraioan pixkanakako deskontuak ezartzeko eta aplikatzeko konpromisoari buruz
LURRALDE PLANGINTZA, ETXEBIZITZA ETA GARRAIO SAILBURUARI
Pasa den urriaren 6an, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkurak legez kanpoko proposamen bat onartu zuen eta, horren bidez, EAEko operadore publiko guztiei eskatzen zaie EGAren (Euskadiko Garraio Agintaritza) bitartez konpromiso bat hartzeko garraioko tarifen prezioan pixkanakako deskontuen sistema bat ezarri eta aplikatzeko, pertsonen erabilpenaren eta baldintzen arabera, onuradun izango diren pertsonen edota familia-unitateen errenta ere kontuan hartuta. Deskontu-sistema hori doakoa izatera iritsi ahalko da 6 urtetik 12 urtera bitarteko erabiltzaileentzat, eta baita egoki irizten den beste kolektibo guztientzat ere.
Hori dela eta, “Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak” Legebiltzar Taldeak OSOKO BILKURAN AHOZ ERANTZUTEKO GALDERA hau egiten dio Iñaki Arriola Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio sailburuari:
Zer urrats ari dira ematen Euskadiko Garraio Agintaritzan ekimen hori betearazteko?