partekatu
• ZUZENKETAK
Berotegi-efektua eragiten duten gasen bilakaerari buruz
OSOKO ZUZENKETA
1.- Eusko Legebiltzarrak, larrialdi klimatikoko egoeraren aurrean, bat egiten du Eusko Jaurlaritzaren klima-aldaketaren larrialdiari buruzko adierazpen instituzionalarekin, eta konpromisoa hartzen du beharrezko lege- eta aurrekontu-ekimen sustatu, bultzatu eta adosteko, klima larrialdearen aurrean erabakiz eta premiaz jardute aldera.
2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eta euskal erakunde guztiei eskatzen die, bakoitzak bere eremuan, planak eta politikak egin ditzatela, ahalik eta azkarren –eta, beranduenez, 2050erako- lortzeko Euskadiko Autonomia Erkidegoa karbonoan neutraltasuna, hala nola ekintza guzti horiek izan dezatela beharrezko erakundearteko koordinazioa eta partehartze sozial zabala