Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA, LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARI, Estatuko aurrekontu orokorrei buruzkoa (11\11\02\01\0163).

Susana Corcuera Leundak, Legebiltzarreko “Socialistas Vascos–Euskal Sozialistak” taldeko kideak, OSOKO ZUZENKETA HAU aurkezten dio LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARENARI, Estatuko aurrekontu orokorrei buruzkoa. (11\11\02\01\0163).

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak baztertu egiten du Estatuko Aurrekontu Orokorren proiektua, krisialdiak iraun duen urteetan areagotu zen desberdintasuna sendotzen dutelako, eta uko egiten diotelako herritarren zati handi bat txirotzea eragin duten erreformak lehengoratzeari, kalitateko enplegua bermatzeko neurriak bultzatzeari, eta zerbitzu publikoen eta eskubide sozialen nahiz eredu ekonomiko berria blindatzeari.

2.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio autonomia-finantzaketa sistema berria ahalik eta azkarren proposatzea. Hala, Euskadiko eta Nafarroako berezitasunak errespetatuz, Autonomia Erkidego guztietan bermatuko dira bere eskumenekoak diren zerbitzu publiko guztiak, eta espainiar guztientzako berdintasuna eta solidaritatea bermatuko duen proiektu bateratua eta deszentralizatua.