partekatu
• Arabako PSE-EEren Batzorde Betearazlea
Ábalosen arabera, Vitoria-Gasteiz euskal Y trenbide-sarearen eragile eta ardatza da hura lurperatu eta gero
José Luis Ábalos Sustapeneko ministroak Arabako PSE-EEren Batzorde Betearazleari iragarri dio Arabako hiriburua zeharkatzen duen 3,6 kilometrotako trenbide-sareak, gainera, lurpeko estazioa izango duela gaur egungo Dato kaleko estazioaren parean
Proiektuak unera arte xedatutako inbertsio handiagoa behar du, gutxi gorabehera 680 milioi euro, eta, aurreikusi denez, 2020rako onartuta egongo dira informazio-azterketa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa
José Luis Ábalos Sustapeneko Ministroak esan duenez, Vitoria-Gasteiztik igarotzen den trenbide-sarearen zatia lurperatzeko 680 milioi euroko inbertsioa beharko da. Trenbide-sarearen lurperaketak lurpeko estazio bat eraikitzea barne hartuko du Dato kaleko gaur egungo estazioaren parean, eta sarea 3,6 kilometrokoa izango da. «Vitoria-Gasteiz, hortaz, euskal Y sarearen eragilea eta ardatza da», azpimarratu du Ábalosek Arabako PSE-EEren Batzorde Betearazlearen aurrean.
Sustapeneko ministroak 2020ko lehen seihilerako finkatu du informazio-azterketaren eta ingurumen-inpaktuko azterketaren onarpena.
Gainera, Sustapeneko ministroak iragartzera eman du Atxondo-Abadiño zatirako lizitazioak, zeinak, Elorrio-Elorrio zatiarekin batera, «behin betiko bultzada emango duten euskal Y-a amaitzeko».