Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Estatutu-itun handi bat lortzeko aukera handi baten aurrean gaude, erdigunean euskal gizartearen lehentasunak jarriko dituena, Hezkuntza edo Osasungintza, kasu”

Sozialistek, EAJk eta Ahal Duguk lortutako akordioa Gernikako Estatutuaren erreformari berrekiteko oinarri on bat dela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak Euskadi Irratian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Estatutuaren erreforma euskal herritarrei benetan kezkatzen dieten planteamenduei erantzuna ematera zuzendu behar dela. Anduezak azpimarratu duenez, proposamen horiek hezkuntza, osasungintza edo garraio publikoa bezalako esparruak hobetzera zuzendu behar dira. “Estatutu-itun handi bat lortzeko aukera handi baten aurrean gaude, erdigunean euskal gizartearen lehentasunak jarriko dituena. XXI. mendeko Euskadi ahalbidetuko duen itun bat eskatzen dugu”, adierazi du.

Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketa batean, buruzagi sozialistak esan du berriro “obsesio independentistetara” zuzenduz gero porrotera besterik ez dituztela eramango horien sustatzaileak, Lizarrako Itunarekin edo Ibarretxe Planarekin gertatu zen bezala. “PSE-EE ez da ibiliko euskal herritarrei interesatzen ez zaien bideetatik. Ez dugu denbora galduko”, adierazi du.

Eneko Anduezak, halaber, EAJi eskatu dio argitu dezala bere garaian sozialisten, nazionalisten eta Ahal Duguren artean autogobernurako txostenaren inguruan lortutako akordioaren alde dagoen, ala “nahiago duen EH Bildurekin sinatu zuen independentziaranzko bidea egin”. Anduezaren esanetan, euskal gizartearen gehiengo handi batek ez ditu partekatzen alderdi abertzaleen planteamenduak. “Hor ditugu sentimendu independentista une honetan minimoetan dagoela azaltzen duten azterketa soziologikoak”, azaldu du. Eta ohartarazi du EAJk eta EH Bilduk etapa politiko bat ireki dezaketela gehiengo nazionalista batekin Katalunian independentistek Procesarekin ekin zioten bideari heltzeko, Anduezaren iritziz ez dena batere komenigarria.

Estatutu-itun handi bat lortzeko aukera handi baten aurrean gaude, erdigunean euskal gizartearen lehentasunak jarriko dituena, hezkuntza edo osasungintza, kasu.

Obsesio independentisten inguruan berriro eztabaidan hasten bagara, porrotera besterik ez gaitu eramango, Lizarrako Itunarekin eta… pic.twitter.com/lYCwelw9a6

— Eneko Andueza (@enekoandueza) September 10, 2024

Euskal buruzagiak, bestalde, esan du “konfiantza osoa” duela Salvador Illa Generalitateko presidente berriarekin. “Illaren eta PSCren gobernuarekin Katalunian zabaldu den garai berri honek herrialdea normaltasun politiko eta sozial berri batera eramango du”, iragarri du. “ERCrekin hitzartutakoa Kataluniako garai berri baten isla da, arriskuan ezer jarriko ez duen arrazionaltasun printzipio bat, alegia. Ez da gomendagarria eskuinari esparrua erostea”, azpimarratu du.

Lehendakariak proposatu izan duen itun etikoari buruz, berriz, Anduezak esan du Alderdi Sozialistak ekarpenak egingo dituela horren gainean, “aztertu beharreko kontu batzuk daudelako”. “Euskadin iraganeko tik batzuekin jarraitzen dugu oraindik, eta horiek aztertu beharra dago gure kalitate demokratikoa hobetzeko. Batzuk eztia baino eztiago alde egin nahi zuten, eztabaida beste gauza batzuetara zuzen zedila, baina fokua biktimei mina eta terrorismoa jasan izan zion gizartearen zati bati ezinegona eragiten dieten auzi batzuk zehatzen jartzeko egingo dugu lan”, adierazi du.

Bere alderdiak azken urteotan etxebizitzaren gaian martxan jarri izan dituen politikak ere nabarmendu ditu PSE-EEko idazkari nagusiak. “Gidoi aldaketa bat egin genuen alokairuko etxebizitza guztiak sustatzeko ahaleginekin, bereziki gizarteko kolektibo zaurgarrienentzat, gazteentzat, kasu”, erantsi du.