Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gobernu Akordioa izan behar du Osasun arloko hitzarmen zabal baten oinarria, lehentasunak zehaztu eta konponbideak iradokiko dituena”

PSE-EEko idazkari nagusiak Aurrekontu hedakor batzuk eskatu ditu 2025erako lehendakariarekin izandako bileraren ondoren, baina politika aurrerakoien zerbitzuan

Gernikako Estatutuaren erreforma bultzatzeko erantzukizuna, Eusko Legebiltzarrean, alderdi politikoei dagokiela gogoratu du

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante el encuentro mantenido en Ajuria Enea con el Lehendakari Imanol Pradales| Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistek beren hauteskunde-programan azaldu duten helburuetako bat dela Osasun alorrean hitzarmen zabal baten premia, eta planteamendu horren oinarria Gobernuko bi alderdiek lortu izan dutena izan behar dela.

“Hitzarmen zabal horren oinarria bi alderdiok dugun eta Gobernu Akordioan islatu duten hitzarmen zabal hori izan daiteke, lehentasunak zehazten eta konponbideak iradokitzen dituelako. Gogorarazi nahi dizuet bi alderdiek adostu dugula dagoeneko sistemaren kudeaketa publikoa indartzeko eta zentro eta zerbitzuen titulartasun publikoa mantentzeko beharra”, adierazi du Ajuria Enean Lehendakariarekin izan duen bileraren ondoren komunikabideei egindako adierazpenetan. 

“Sozialistek orduan uste genuen, eta orain ere hala uste dugu, komunikazio maila handiagoa behar dela Osasun Sailaren eta osasuneko profesionalen, sindikatuen, elkargo profesionalak bezalako beste eragile batzuen eta, jakina, alderdi politikoen artean”, adierazi du Anduezak. Eta talka-plan bat jada aurreikusita dagoela esan du, arreta espezializatuko kontsulten itxaron-zerrendak, diagnostiko-probak eta esku-hartze kirurgikoak hobetzeko, eta baita Lehen Mailako Arretako lan-karga berrikusi eta hobetzeko ere.

 “Halaxe jasotzen da Gobernu Akordioan, profesionalak erakartzeko eta horiei hemen eusteko edo beste batzuk kontratatzeko bitarteko guztiak jarri behar direla jasotzen du. Gogorarazten dizuet, halaber, 2.000 osasun-langile kalkulatu ditugula sistemaren beharrak betetzeko”, azpimarratu du.

Buruzagi sozialistak, hain zuzen “akordio zabalen” premiaz hitz egin du bi alderdiek Gobernu Akordioaren jasota dutenean oinarrituta. “Poztasun handiz jasoko ditugu beste batzuen lankidetza eta ekarpenak ere, abiapuntu hori errespetatuz, betiere”, azaldu du.

Anduezak 2025erako Aurrekontuak egiteko eginkizuna azpimarratu du, eta norabide aurrerakoia izan dezatela eskatu du. “Gobernu aurrerakoia da hau, eta administratuko ditugun baliabideak eta politika aurrerakoien zerbitzura egon behar dira. Ez da aski hazten doan Aurrekontu batekin, Aurrekontu hedakor batekin. Berehalakoari eta aurrean ditugun erronkei ere aurre egiteko aukera emango duten Aurrekontu baten premia defendatuko dugu sozialistek, eta hori funtsezko gako baten bidez egin behar dela, herritarren interesekiko, zerbitzu publikoen eta gizarte-politiken babes eta indartzearekiko etengabeko arretarekin, alegia.

Estatutuaren erreforma aipatu du gero, eta Gobernu Akordioak hori alderdi politikoen esku nola uzten duen gogoratu du. “Kontu hori alderdi politikoen eskuetan dago, eta Eusko Legebiltzarrak hitz egingo du. Halaxe izan behar du. Ulertzen dut lehendakariak kontu horretan duen interesa, geuk ere partekatzen dugu interes hori, baina ez da kasualitatea kontu hori alderdi politikoen eskuetan egotea, Eusko Jaurlaritzaren funtzionamenduarentzat hoberena hori dela adostu dugulako da, interferentziak saihestearren”, azaldu du.

Eta hau gaineratu du: “Uste dut ados gaudela prozeduran, behintzat Gobernuko bi alderdien artean, legeriak agintzen duen esparruaren barruan eta beste indar politiko batzuekin ehuneko handi batez partekatzen ditugun edukiekin. Alderdi politikoei utziko diegu lan hori”, adierazi du.