partekatu
Arancha Gonzalez Laya: "Teknologiaren arriskua honexetan datza: demokrazia suntsitu dezake"
Ramon Jauregui: "Europa ez zen sortu mundu honetan bizitzeko"
Ramon Rubial Fundazioak ""Europa zaharra gailenduko al zaio mundu berriari?" jardunaldian bildu ditu biak
Arancha Gonzalez Laya Kanpo Arazoetako ministro ohiak demokraziarentzat enpresa teknologikoek eta horien produktuen garapenak dakarren arriskuaz ohartarazi du, eta esan du Espainia, Frantzia, Polonia, Finlandia eta Grezia bezalako europar herrialdeetan izango diren hauteskundeak Europaren aldekoen eta kontrakoen arteko pultsua izango direla.
“Teknologiaren arriskua honexetan datza: demokrazia suntsitu dezake”, adierazi du Bilbon Ramon Rubial Fundazioak EBrako Estatuko idazkariarekin elkarlanean “Nola aldatu gara? 40 urte Europar Batasunean” foroaren harira antolatutako “Europa zaharra gailenduko al zaio mundu berriari?” izeneko mahai-inguruan.
Gonzalez Laya Pariseko Nazioarteko Gaietarako Eskolako dekanoa da, eta esan du EB ez dela “argazkiz betetako korridore bat”. “Gazteak gara, mende bat baino gutxiago da sortu ginela, eta 400 milioi europarrek nahi dutelako existitzen gara”, esan du, eta horien guztien borondatea batzea dela Europa Estatu Batuen bezalako jarreratik edo Errusiak Ukraina inbadituz sortutako gatazkarik libratzeko gakoa.
Ramon Jauregui sozialista historiko eta parlamentari ohirentzat, berriz, araurik gabeko mundu hori, “multipolaritate desordenatuaren” mundu hori, oso urrun dago Europar Batasuna sortzea ekarri zuenetik. Eta hauxe azpimarratu du: “Europa ez zen sortu mundu honetan bizitzeko”.