Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: "Euskadin eskuina eta eskuin muturra geldiaraz ditzakeen alderdi bakarra gara"

Bloke kontserbadoreari ezin zaiola geldiarazi "bost diputaturekin, PSOEtik eraiki dezakegun gehiengotik baizik" esan du PSE-EEko idazkari nagusiak ETB2ko ?En Jake? programarako egin dioten elkarrizketan

1. argazkia
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia ?En Jake? programan egin dioten elkarrizketan | Argazkia: Euskal Sozialistak

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du Euskadin A29-rako boto sozialista dela eskuinaren eta eskuin muturraren asmoak geldiarazteko benetako ahalmena duen bakarra. “PSE-EE da Euskadin eskuina eta eskuin muturra geldiaraz ditzakeen alderdi bakarra”, adierazi du.

ETB2 kateko En Jake programari eskaini dion elkarrizketa batean, Anduezak nabarmendu du boto-paper sozialista dela aurrerabide soziala eta jendearen ongizatea bermatzeko eraginkorrena. Eta esan du PP eta Vox ez direla geldiarazten “bost diputaturekin, PSOEtik eraiki dezakegun gehiengoarekin baizik”. “Datorren azaroaren 29ko hauteskundeak irabaziko ditugu, benetan jokoan daudenak azken hamarkadetan konkistatu izan ditugun eskubide horiek guztiak direlako”, adierazi du.

Bestalde, ETAren terrorismoaren amaitu zeneko 15 urte betetzen direnaren harira, hainbeste hamarkadetan jasan izandako mina ekarri du gogora buruzagi sozialistak. “Askok makina bat sufritu izan dugu geure larruan. Ni neu bizkartzainarekin ibili nintzen ia 10 urtez, eta alderdikideak nola hiltzen zituzten zuzenean ikusitakoa naiz”, adierazi du. Eta harridura adierazi du batzuk “min hura guztia, hain zuzen, eraginarazi zuen eraikuntza nazional bat aldarrikatzen ari direlako oraindik”. 

“Deigarria egiten zait gizartearen zati batek nola nahi duen egoera atzean uztea horretan izan zuten protagonismoari buruzko laburbilketa edo gisakoren bat egin gabe. Eta uste dut komeni dela batzuek, behingoz, aitor dezaten sufrimendu horretan guztian izan zuten parte-hartze aktiboa. Berariaz gaitzetsi dezatela hura guztia, eta, batik bat, aitor dezatela errakuntza izan zela hainbeste min ekarri zigun hura”, adierazi du.

UGTk eta CCOOk datorren azaroaren 11rako deitu duten greba orokorrari dagokionez, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du mobilizazioek “guztion artean aurre egin beharra” diogun egoera bat salatu nahi dutela. “Etxebizitza lehiakortasuna galtzera eraman gaitzakeen auzi bat da, talentuaren ihesa eragin dezakeen neurrian. Izan ere, milaka gaztek eta langilek ez dute aukerarik beren lanpostuetatik hurbil etxebizitza bat izateko.