Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   XII. Legegintzaldia

Idoia Mendiaren gutun irekia militanteei

Idoia Mendia: “Uste dut iritsi dela garaia datorren Gobernuan parte-hartuz Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoan inplika nadin”

1. argazkia

Lagun agurgarriok:

Une bereziki gogor batean Euskadi aurrera ateratzeko konpromiso historiko berri bat sinatuko dut, bihar, gure Alderdiaren izenean. Militantziari kontsulta eginez berariaz babestu duzuen konpromiso bat da, eta berretsi besterik ez du egiten euskal herritarrekiko dugun erantzukizun sena, duela 141 urte PSOE sortu zenetik eta duela 134 lurralde honetan lehen elkarte sozialista eratu zenetik erakusten ari garen moduan.

Harro sentitzen gara euskaldunen artean errotuenik den alderdia izateaz, baina, batez ere, harro sentitzen gara hamarkadetan herritarren eskubideak eta askatasunak zabaltzeko ezinbestekoak izanaz. Sozialistok hor egon izan gara beti euskaldunek ziurtasunak behar izan dituztenean, eta gauza bera egiten dugu oraingo honetan ere. Gaur, berriz ere, emandako hitza betetzen dugu. Esan genuen Gobernu indartsu bat nahi genuela, lankidetzaren alde egingo zuena, denbora nahasmendutan galduko ez zuena eta joera argiro aurrerakoia izango zuena, eta horixe da izango duguna.

Egun honetara, hain zuzen, uztailaren 12an euren konfiantza adierazi ziguten milaka euskaldunei esker iritsi izan gara. Une honetara iristeko, ordea, barne indarra berreskuratu eta euskal ezker ez-nazionalistaren, baliagarriaren eta erantzulearen espazioa argitasunez berriro okupatu behar izan dugu. Sei urte dira idazkari nagusi aukeratu ninduzuela, eta ordutik ez dugu arnasgunerik izan. Baina, tarte horretan, erakunde guztietan oposizioa izatetik euskaldunen bizitzari eragiten dioten erabakiak hartzen diren guztiak gobernatzera igaro gara: udalak, aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Espainiako Gobernua zein Europa.

Ezin dizuet eskerrak emateari utzi zuen ahalegin eta konfiantzagatik. Horri esker gertatu izan da PSE-EEren susperraldi hau. Hori dela eta, militantzia sozialista osoak geure antolakundean burutu izan dugun lan handiarekin eta pandemiaren ondorio larrien aurrean, uste dut guztiok lagundu behar dugula, eta nik, idazkari nagusi naizen aldetik, lehen pertsonan onartzen dut erantzukizun hori. Uste dut iritsi dela garaia datorren Gobernuan parte hartuz Euskadiren berreraikuntza sozial eta ekonomikoan inplika nadin. Erabakia Batzorde Betearazlearekin partekatu izan dut, eta gobernukide izango dugunari, EAJi eta lehendakariari helarazi izan diot.

Zuei ere igorri nahi nizuen erabaki hau, ez baita kontu pertsonal bat. Alderdi gisa osotasunean aurrera ematen dugun urrats bat da. Badakit zuen konfiantza dudala, zuetako askok animatu izan nauzue-eta urrats hori ematera. Baina badakit, batez ere, zuen konpromisoa eta zuen laguntza dudala. Bizi dugun krisiaren kudeaketak etorkizun osoa baldintzatuko du, gurea eta geure seme-alabena. Sozialistak sekula ez gara uzkurtu arazoen aurrean, eta halaxe erakutsiko dugu berriro ere.

Besarkada bat

 

IDOIA MENDIA CUEVA
PSE-EEren IDAZKARI NAGUSIA