Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   BESTE INIZIALAK

EBAZPEN PROPROSAMEN hauek aurkezten dituzte familia politikari eta erronka demografikoari buruz. Horretarako, Eusko Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 197. artikuluaz baliatu dira. [1 1 \10\08\00\0009]

Behean sinatzen Buten legebiltzar-taldeek honako EBAZPEN PROPROSAMEN hauek aurkezten dituzte familia politikari eta erronka demografikoari buruz. Horretarako, Eusko Legebiltzarrean indarrean dagoen Erregelamenduko 197. artikuluaz baliatu dira. [1 1 \10\08\00\0009]

2.- EBAZPEN PROPOSAMENA

HONAKO HAU DION LEKUAN:

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio gutxieneko baliabide ekonomikoak bermatu diezazkiela semealabadun familia guztiei.

HONAKO BESTE HAU ESAN BEHAR DU:

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio duintasunez bizitzeko gutxieneko baliabide ekonomikoak bermatu diezazkiela familiak osatzen dituzten pertsona guztiei.

3.- EBAZPEN PROPOSAMENA

HONAKO HAU DION LEKUAN:

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio neurri zehatzak eta baliabide ekonomikoak lar ditzala umeak dituzten familiei, haurren pobrezia ekidite aldera.

HONAKO BESTE HAU ESAN BEHAR DU:

eskatzen dio neurri zehatzak jar eta baliabide ekonomikoak ezar ditzala umeak dituzten familiei, haurren pobrezia ekidite aldera.

7.- EBAZPEN PROPOSAMENA

HONAKO HAU DION LEKUAN:

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio neurriak aplikatu ditzala, bideratutakoak erabat errespetatzera familia-aniztasuna eta era guztietako familiak, ondorengoek osatutakoak
modukoak: homoparentalak, gurasobakarrak, dibortziatuak, berriz elkartuak, ezkondu gabeko bikoteak edo sexu bereko bikoteak.


HONAKO BESTE HAU ESAN BEHAR DU:

Eusko Legebiltzarrak aitortu egiten du erabateko errespetua familia-a niztasunarekiko eta era guztietako familiekiko, ondorengoek osatutakoak modukoak: homoparentalak, gurasobakarrak, dibortziatuak, berriz elkartuak, ezkondu gabeko bikoteak edo sexu bereko bikoteak.