partekatu
Hirien eginkizuna Euskadiren eragile izateko eta hurbiltasuneko politikak, larunbat honetan PSE-EEk egingo duen Konferentzia Politikoaren gai nabarmenduak
Euskadi hobeago bat egiten hiriek duten eginkizuna, Euskal Sozialisten programan -Por una Euskadi mejor-Euskadi hobea- jasotako adierazpideari jarraituz, eta hurbiltasuneko politikak udalerrien garapenaren bultzatzaile dira PSE-EEk apirilaren 1eko larunbatean Donostian egingo duen Konferentzia Politikoaren barruan eztabaidarako aukeratutako bi ardatzak. Konferentziaren irekieran parte hartuko dute Begoña Gil PSE-EEko Erakunde Politikaren idazkariak eta Alfonso Rodriguez Gomez de Celis PSOEren Udal Politikaren idazkariak. Klausuran, berriz, Javier Ayala Fuenlabradako alkateak eta Eneko Anduezak PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko dute parte.
Informazio estaldura:
LARUNBATA, APIRILAK 1
9:30ean: Irekiera.
- Begoña Gil, PSE-EEko Erakunde Politikako idazkaria.
- Alfonso Rodriguez Gomez De Celis, PSOEko Udal Politikaren idazkaria.
10:00tan: Hiriak, Euskadi hobeago baten eragilea mahai-ingurua.
- Marisol Garmendia,
- Nora Abete, Bilboko Alkatetzarako hautagaia.
- Maider Etxebarriaren Gasteizko Alkatetzarako hautagaia.
- Moderatzailea: Jose Antonio Santano, Irungo alkate eta Eudel-en presidenteordea.
11:00tan: Gure herrien garapenerako hurbiltasuneko politikak mahai-ingurua.
- Mikel Torres, Portugaleteko alkatea.
- Izaskun Gomez, Pasaiako alkatea.
- Michel Montes, Iruña Okako alkatea.
- Moderatzailea: Mikel Serrano, Zumarragako alkatea.
11:45ean: Familiako argazkia hotelaren kanpoaldean.
12:00etan: Amaiera.
- Javier Ayala, Fuenlabradako alkatea.
- Eneko Andueza, PSE-EEko idazkari nagusia.
Barceló Costa Vasca. Pio Baroja etorb., 15 – Donostia.