Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Alderdi Sozialistak betetzen duen zentraltasun-puntu horretan jarraituko dugu, beste batzuk betikoari emanik diren bitartean”

PSE-EEko idazkari nagusiak sozialisten lana eta Ernai eta GKSren jarrera “zaharkitu eta atzerakoia” kontrajarri ditu Zumarragako eta Urretxuko Santa Lutziko ferian, eta “bizikidetzari erasotzea” leporatu die

“Ez dira gauza Euskadin dugun aniztasuna toleratzeko, identitate-ikurrei, banderei eta alderdien egoitzei egindako eraso zakarrekin eta eurak bezala pentsatzen ez duten lider politikoak atzamarrekin seinalatuz”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, paseando por la feria de Santa Lucía de Zumarraga y Urretxu | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sozialistek erakundeetan betetzen duten zentraltasun-rolak akordio onak lortzea ahalbidetzen duela, aurrekontuen arloan euskal gizarte osoaren mesedetan lortutakoak, kasurako. Eta gaitasun hori eta erakunde jakin batzuek (Ernai eta GKS aipatu ditu) erakusten ari diren jarrera kontrajarri ditu, azken egunotan bandalismo-ekintzak gauzatu izan baitituzte Euskadiko hainbat tokitan.

“Alderdi Sozialista betetzen ari den zentraltasun-puntu horretan jarraituko dugu. Ez gara despistatuko, beste batzuk bizitza osoan emanik egon direnera jarraitzen duten bitartean, jarrai dezatela denbora galtzen”, adierazi du.

Mikel Serrano Zumarragako alkate sozialistak eta Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEko idazkari nagusiak, besteak beste, lagundurik zela, Anduezak adibide modura jarri du hiri hori, askotarikoa delako bere ekonomian eta bere osaketa sozial eta politikoan, eta “beren pentsaera inposatu nahi digutenen” jarrera “zaharkitu eta atzerakoia” kritikatu du gero.

“Batzuk Euskadin dugun pluraltasun eta aniztasun hori errespetatzeko ezgauza dira, eraso zakarrak eginez identitate-zeinuei, banderei eta alderdi politikoen egoitzei. Erasoak eta seinalamenduak eurak bezala pentsatzen ez duten lider politikoei”, esan du, eta erakunde horiei “bizikidetzari erasotzea eta euskal gizartearen gehiengoa ordezkatzen ez duen herrialde-eredu bat inposatzea” leporatu die.

Euskal Sozialistek Alderdi Sozialistak betetzen duen zentraltasun-puntu horretan jarraituko dugu, beste batzuk, ezker abertzalea, Ernai, GKS edo dena delakoz deitzen direnak, betikoari emanik jarraitzen duten bitartean, hots, bizikidetza erasotzera jarrera zaharkitu eta atzerakoi batekin.#Zumarraga… pic.twitter.com/T4NcNY71pI

— Eneko Andueza (@enekoandueza) December 13, 2025

Aurrekontuak PSE-EEk duen egiteko eraren adierazle direla azpimarratu du buruzagi sozialistak. Gu egin beharrekoari emanik gaude, hau da, Euskadi hobeago bat eraikitzeari emanik. Aurrekontuak onartuko ditugu egun batzuk barru, 17.300 milioi euroraino iritsiko dira eta horien %53a politika sozialak bultzatzera zuzenduko dira, hori baita Eusko Jaurlaritzaren nortasun-ikurra”, adierazi du.

Eta adibide gehiago eman ditu: “Aste honetan bertan akordio bat sinatu da Gipuzkoak ere politika sozialak indartzera zuzendutako Aurrekontu batzuk izan ditzan, eta hori oso berri ona da Gipuzkoarentzat eta baita Euskadi osoarentzat ere”, adierazi du. Eta akordio horiek beste erakundeetara eta Gasteiz bezalako beste udal batzuetara ere zabaltzea espero duela esan du.