Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Hezkuntzaren Legea

PSE-EEk azpimarratu du Hezkuntzako akordioa negoziazioan defendatu izan dituen lau ardatzen inguruan eraiki izan dela

Poztu egin da sinatu duten talde guztiek hiru komunikazio-hizkuntzen eta Euskal Hezkuntzarako esparru eleaniztunaren alde egin dutelako

1. argazkia
Representantes de PSE-EE (Jose Antonio Pastor), PNV, EH Bildu y Elkarrekin Podemos, en el Parlamento Vasco | Foto: Socialistas Vascos.

Eusko Legebiltzarrak akordio zabala lortu du gaur Ponentzian Euskadiko etorkizuneko hezkuntzaren oinarriei buruz. Berri bikaina da akordio hori. Sozialistek mahai gainean jarri izan dugun planteamenduaren inguruan itun zabal bat eraikitzea lortu izan dugu.

 “Orain dela aste batzuk pentsaezina zen lau talde politikoren arteko akordio hau. Oinarriei buruzko negoziazioak alderdien arteko mesfidantzak gainditu ditu, baita gobernuko bazkideen artean ere”, azaldu du Socialistas Vascos-Euskal Sozialistak taldearen bozeramaile denak, José Antonio Pastorrek.

🗣️ @JoseanPastor
👉@socialistavasco zorioneko gaude Hezkuntza zedarrituko duen itun honengatik, erdigunean ikasleak jarriko eta ardatza ikastetxeak izango dituena hirueletasunaren alde eginez, Fernando Buesa eta José Ramón Recalde bezalako pertsonen legatua hartuta pic.twitter.com/zlPw7AqZ0h

— Euskal Sozialistak legebiltzar taldea (@gpsv_parlamento) May 18, 2022

Sozialistak lehenik EAJrekin akordio bat lortzen tematu gara, hori ezinbestekoa zelakoan gai honi heltzeko. Ezin zitekeen bestela izan, Euskadi gobernatzeko erantzukizuna partekatzen duten bi alderdiak izanik.

🏫 Akordioa sinatu duten talde guztiak zoriondu nahi ditut Euskal Sozialistek hezkuntzarako defendatzen duten bidearekin bat etortzeagatik, zeinak ardatz hauek izango baititu:

✅esparru eleaniztun bat
✅hiru irakas-hizkuntza
✅eskola publikoa
✅irakasleen gaikuntza. #Cumplimos pic.twitter.com/0LKmVH339b

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 18, 2022

Adostu izan dutenak zedarrituko duela etorkizuneko Legea prestatzeko lana nabarmendu nahi izan du Pastorrek: “Sozialistek hilabeteak daramatzagu oinarri horiek negoziatzen, beste urrats bat da, baina ez da hori hezkuntza erreformaren azken helburua. Azken helburua Legea eta horren garapenak izango dira, eta, batik bat, horren aplikaziotik espero ditugun ondorio positiboak. Lana geratzen da aurretik”.

Txostenetik irteten duen irizpena bozkatzen dugunean, hezurmamitua izango dugu hezkuntza honen diseinua:

  • Orain arte egindako guztiari uko egiten ez diona. Sozialistek Fernando Buesa edo José Ramón Recalde bezalako figurak aldarrikatu nahi ditugu.
  • Hezkuntza publikoa indartzen duena, horrek bermatzen duelako aukera-berdintasuna. Eta ez duena inolako gatazkarik bultzatzen ikastetxe pribatuekin, horiei ere egiteko bat gordetzen dielako, gaur-gaurkoz eztabaidaezina, baina baldintzak ere jartzen dizkielako helburu dugun kalitatezko hezkuntza horretan parte hartzea nahi badute.
  • Ikaslea eta bere beharrak jartzen dituena eztabaida honen erdigunean, eta hizkuntzen ezagutzan lortzen diren emaitzez kezkatzen dena, baina baita ikasgai guztietan edukiak eta trebetasunak eskuratzeaz ere, maila berean. Azken batean, gaur egun guztiontzat hobeak izan zitezkeen emaitzei buelta eman nahi dien lege bat da.
  • Hirueletasunaren alde egiten duena esparru eleaniztun batean, sozialistek duela hamarkada bat baino gehiagotik egin izan dugun bezala, bi hizkuntza ofizialei, euskarari eta gaztelaniari, eta ingelesari (edo hirugarren beste hizkuntza bati) bere komunikazio izaera emateko ikaskuntzan, euskarari lehentasunezko arreta eskaintzearen kalterik gabe. 
  • Ikastetxeei euren ingurune soziolinguistikora egokitzeko aukera emango dien hezkuntza bat, emaitzen azterketa zorrotzaren mende egongo dena.

Sozialistek espero dugu lanerako eta akordiorako borondatearen jarrera hori bera gauzatzea Legea onartzerakoan, argia ikustetik errazago baitago, bestalde; eta, batez ere, espero dugu ezarritako helburuak lortzea, hau da: gure neska-mutilei kalitatezko hezkuntza bat eskaintzea, aukera-berdintasuna bermatuz etorkizunerako behar den eran prestatuko dituena.