Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Estatutuaren erreformak konkistaturik diren eskubide guztiak babestu behar ditu, eskuin muturrak gorrotatzen duen eta eskuina urduri jartzen duen guztia”

PSE-EEko idazkari nagusiak helburutzat jo du “jendea hartu eta integratu egiten duen, benetako berdintasunerantz urratsak ematen dituen, enplegu hobeak dituen, gazteentzat irtenbideak bilatzen dituen, adin nagusikoei akonpainatzen dien herri bat; hots, guztiok kabitzen garen herri plural eta anitz bat”

Euskal sozialistek “El Autogobierno útil. Euskadi hobe baterako Estatutua” lemarekin ospatu dute Gernikako Estatutuaren 46. urteurrena, eta azpimarratu dute Alderdi Sozialista dela hori beti defendatu izan duen bakarra.

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante el acto de conmemoración por el 46º aniversario del Estatuto de Gernika celebrado en Bilbao | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Gernikako Estatutuaren etorkizuneko erreformak izan behar duen helburu nagusiaren garrantzia azpimarratu du. Haren esanetan, helburu hori duela lau hamarkada baino gehiago hura onartu zenetik euskal gizarteak lortu izan dituen aurrerapen sozialak blindatzea izan behar du. Anduezarentzat, asmo horixe da egokiena eskuina eta eskuin muturra proiektatzen ari diren eskubide eta askatasun murrizketei aurre egiteko.

“Gure Estatutuaren erreformaren helburua argi dago: 46 urte hauetan lortzen joan izan garen eskubide horiek guztiak babestea, euskal gizartea ongizatean sendotutako gizarte bat izan dadin, bikaintasunezko zerbitzu publikoekin”, adierazi du PSE-EEk 1979ko urriaren 25eko erreferendumaren eguna ospatzeko egin duen ekitaldian.

Eta hau gaineratu du: “Babestu behar diren eskubideen katalogo bat egiten badugu, ikusiko dugu eskuina urduri jartzen duen hori guztia dela, eskuin muturrak gorrotatzen duen guztia: berdintasunaren aldeko borroka, gizarte-babesa, etorkinen eskubideak, behar bezala informaturik egoteko eskubidea, gobernantza ona”. 

Ekitaldia Bilboko Carlton hotelean egin da (huraxe izan zen Eusko Gobernuaren egoitza frankisten altxamenduaren ondoren Gerra Zibila sortu zenean) “El Autogobierno útil. Euskadi hobe baterako Estatutua” lemarekin, eta bertan izan dira Mikel Torres lehendakariordea, Susana Garcia Chueca, Maria Jesus San Jose, Denis Itxaso eta Javier Hurtado sailburuak eta legebiltzar taldeko eta zuzendaritza sozialistako kideak.

Esparru horretan, Anduezak adierazi du arau autonomikoaren berritzea “eskubideak blindatzeko” tresna bat izan behar duela, esaterako berdintasunaren aldeko borroka, gizarte-babesa, etorkizunen eskubideak, baina baita lurralde kohesioa edo ingurumenaren zainketa bermatzeko ere. “Herri solidario bat nahi dugu, jendea hartzen eta integratzen duena, benetako berdintasunerantz urratsak ematen dituena, enplegu hobeak dituena, gazteentzat irtenbideak bilatzen dituena, adin nagusikoei akonpainatzen dien herri bat; hots, guztiok kabitzen garen herri plural eta anitz bat”, esan du. 

“Babestu behar diren eskubideen katalogo bat egiten badugu, ikusiko dugu eskuina urduri jartzen duen hori guztia dela, eskuin muturrak gorrotatzen duen guztia: berdintasunaren aldeko borroka, gizarte-babesa, etorkinen eskubideak, behar bezala informaturik egoteko eskubidea, gobernantza... pic.twitter.com/Gt8VSKJvXY

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 25, 2025

PSE-EEk Estatutuarekin duen konpromisoa nabarmendu du buruzagi sozialistak, nola egon den beti “haren ondoan”, aurrenik haren sorreran, eta gero haren onarpenean. “Beti defendatu izan dugu, energia guztiarekin, uste osoarekin. Batzuek hiltzat jo zutenean Ibarretxeren planaren besoetan erortzeko edo unerik zailenetan ETAk eta ezker abertzaleak hari amaiera emateko egiten zutenean”, azaldu du. 

Eneko Anduezak, halaber, kritikatu egin ditu nazionalistek egindako adierazpen batzuk, euskal autogobernua “moztua eta osagabea” omen delakoan. “Zaila da adierazpen horiek justifikatzea geuk kudeatzen eta erabakitzen dugunean biltzen dugun 100 eurotik 97ren gainean”, erantsi du. 

“Europan ez dago beste erkidego edo eskualderik gureak baino gaitasun handiagorik duenik autogobernurako, eta ez dut uste munduan ere dagoenik. Eta hori Gernikako Estatutuari esker da, orain dela berrogei urte ia-ia pentsaezina zen autogobernu erreal bat eskaini digulako. Erakutsi du tresna eraginkorra dela herri honetako herritarrek dituzten benetako arazoak konpontzeko”, azpimarratu du. 

Euskararen eskakizuna Administrazioan

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, nazionalistek “identitate kontuekin bakarrik zerikusia duten oso urruneko kontuetan” jartzen dituzte lehentasunak. Eta EAJk eta EH Bilduk Administrazioan euskararen maila igotzeko duten asmoa aipatu du. “Hori behar bat da gure herrian? Benetan? Nik uste dut ezetz. Eta euskal gizarteko gehiengo handi batek sozialistok pentsatzen dugun gauza bera pentsatzen du”, adierazi du.

Horri kontrajarriz, PSE-EEk “guztion buruan dauden gaiei” heltzeko duen gaitasuna jarri du adibiderako, hala nola etxebizitzarako sarbidea, erronka demografikoa, berdintasuna, segurtasuna, enplegua, zainketa eredua, hezkuntza edo osasungintza. “Horiek dira euskal herritarren benetako arazoak. Horiek dira herriaren kontutzat jotzen ditugunak, bai ala bai heldu behar zaienak, gure auzokideek eskatzen diguten lez”, adierazi du.