Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2025

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

PSE-EEk Mikel Mancisidorren hautagaitza erregistratu du Ararteko kargurako EAJrekin batera

Bi alderdiek gaur goizean aurkeztu dute Eusko Legebiltzarrean Arartekoa izateko proposamen bateratua

1. argazkia
Ekain Rico registra junto al portavoz de EAJ-PNV la candidatura al Ararteko.

Mikel Mancisidor Ararteko izateko hautagaitza erregistratu dute gaur goizean Eusko Legebiltzarrean EAJ-PNV eta PSE-EE legebiltzar taldeek. Proposamena Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak eta Ekain Rico Sozialisten Taldearen bozeramaileak aurkeztu dute batera.

 

Mikel Mancisidor bilbotar legelaria Zuzenbidean lizentziatua da Deustuko Unibertsitatetik eta Nazioarteko Harremanetan doktorea Genevako Diplomazia Eskolatik. Euskal Herriko UNESCO Etxearen zuzendari izan zen 10 urtez (2004-2014). Bere ibilbide profesionala giza eskubideak eta gobernantza demokratikoa defendatzera zuzendu izan du, eta ibilbide arrakastatsua burutua du nazioartean.

 

Proposamen horrekin, EAJk zein PSE-EEk Arartekoari buruzko adostasuna eta horren independentzia indartzeko borondatea azpimarratzen dute, funtsezko eragilea baita euskal herritarren eskubide eta askatasunak aldezteko.