partekatu
PSE-EEk balorazio positiboa egin du testuinguruan kokatzeko klausularen gainean, Euskadin ematen diren berezitasunei erantzuteko eta ostalaritza sektorearen jarduerari eusteko aukera ematen duena
Euskaldiko Alderdi Sozialista-Euskadiko Ezkerrak (PSE-EE) balorazio positiboa egin du Osasunaren Estatuko Idazkariaren ekainaren 4ko Ebazpenean (gaur argitaratu da BOEn) jasotzen diren zehaztapenei buruz, testuinguruan kokatzeko klausula bat jasotzen duelako, autonomia erkidegoetan Covid-19aren pandemia borrokatzeko neurriekin lotutako hainbat alderdiri buruz ematen diren berezitasunei erantzuten dietenak.
Osasun Sistema Nazionalaren Lurralde arteko Kontseiluaren Akordioa argitaratzen duen ebazpenak Espainiako Gobernuari esleitzen dio koordinatzeko gaitasuna, Euskal Sozialistek azpimarratu izan duguna, eta, aldi berean, autonomia erkidegoen eskumenak ere aitortzen ditu, besteak beste ostalaritza eta jatetxeen funtzionamendurako baldintzei eragiten dieten neurriak zehazterakoan.
Horren haritik, ebazpenak Erantzun Koordinatuko Jardueretara bideratzen du, eta azaltzen du dokumentu honek ezartzen duela 1etik 4ra bitarteko alerta-mailak "autonomia erkidego eta lurralde bakoitzera moldatu eta egokitu daitezkeela, egoera epidemiologikoak duen bilakaeraren arabera”.
Ostalaritza eta jatetxe sektorearen funtzionamenduari buruzko araubidea zen LABIk BiziBerri III. plana aplikatuz onartu eta indarrean diren neurriekin bateratzen zailena, baina klausula honekin hortik kanpo geratu dira.
Ireki izan den bidea PSE-EEk Eusko Jaurlaritzan dituen erantzukizunetatik –Idoia Mendia idazkari nagusi eta lehendakariordeak eta Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak– adostasunerako eta kontsentsurako bultzatutako eskariaren ondorioz etorri da, Lurralde artekoaren garapena ezagutu ondoren. Eta, horrez gainera, erantzun positiboa ahalbidetzen zaie ebazpenean jasotako beste neurri batzuei, Euskal Sozialisten organoetatik adierazi izan zen bezala, erkidegoen eskumenak auzitan jarri gabe. Beraz, ostalaritza eta jatetxeetako sektorea maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuan jasotako erkidegoko araubide eta neurriei lotuko da, sailburuak azaldu izan zuen moduan. Dekretu hori LABIk aldatua izan da maiatzaren 31ko 26/2021 Dekretuaren bitartez. Araudi horrek establezimenduen barruak irekitzeko aukera ematen du ezagunak diren murrizketekin (24:00etara arte irekita, barran edo zutik kontsumitzea debekatuta, metro eta erdiko distantzia mahai ezberdinetan eseritako pertsonen artean, eta mahaietan gehienez 4 pertsonako taldeak). Aurrerako urrats bat da, beraz, eta berri ona susperraldi ekonomikorako eta enpleguarentzat.