Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Elkarrizketa Herri Irratian

Eneko Andueza: “Batzuk gehiago daude bankuak defendatzearen alde, asko daukatenen alde eta espekulazioari bide emateko etxebizitzarako eskubidea defendatzeko baino”

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, en Radio Popular | Foto: Socialistas Vascos.

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, oso kritiko azaldu da EAJk estatuko Etxebizitza Legeari Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea jartzeko hartu duen erabakiari buruz, eta penaturik azaldu da Eusko Jaurlaritzak erabaki hori hartu izanagatik sailburu sozialisten oniritzirik gabe.

“Esan genuen atzo, Gobernu Kontseiluan, ez geundela inolaz ere ados helegitearekin, ez duela justifikazio sendorik. EAJ alderdian merkatu librearen aldekoak dira; gu, aldiz, merkatua araututa egoteko tresnak jartzen ari gara, etxebizitza duin baterako eskubidea eta milaka gazte emantzipatu daitezen bermatzeko. “Batzuk gehiago daude bankuak defendatzearen alde, asko daukatenen alde eta espekulazioari bide emateko, etxebizitzarako eskubidea defendatzeko baino”, adierazi du.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean, Anduezak gogora ekarri du EAJk 2015eko euskal Etxebizitza Legeari ere eman zion ezezkoa. “Etxebizitzen legeen kontu hau EAJk inoiz ez du izan gogoko”, ohartarazi du, eta esan du Iñaki Arriola sozialistak zuzentzen duen sailak Estatuko legea Euskadin aplikatzeko lanean jarraituko duela, Auzitegi Gorenak ebazpena eman bitartean, hilabeteak joan daitezkeelako ordurako.

Hauteskunde orokorretan Euskadin sozialistek lortu duten garaipenari buruz, PSE-EEko idazkari nagusiarentzat “emaitza bikaina” izan da “herritarrek gure politikek ekarri izan duten egonkortasun politiko eta sozialari egin izan dioten aitortza”. Pedro Sanchezen Gobernuak pandemiaren eta Ukrainako gerraren aurrean emandako erantzuna ere goratu du: “Oraindaino, Gobernu inork ez zion heldu krisi bati Pedro Sanchezek heldu izan dion bezala. Politika horien ondorio da hauteskundeetako emaitza handi hau”.

Eta kritikak egin dizkio PPri Feijoo eskuindarren eta eskuin muturraren eta “sozialista onen” botoekin inbestitu nahi izateagatik. “Eskuinak bere helburuak ez dituenean lortzen, edozer egiteko gauza da. Orain transfugismoa ari da goratzen, beste tamayotzar bat lortu nahian”, esan du.