partekatu
Eneko Andueza: “Hauteskunde hauek erabakigarriak dira, gutxi batzuentzako gobernu bat ala gehiengo handi batentzako gobernu aurrerakoi bat izatea du Euskadik jokoan”
“Erabaki ez dutenen talde zabalak betikoarekin konformatu ez eta sozialisten proiektu anbiziotsu eta eraldatzailea aukeratzea” espero duela esan du PSE-EEko idazkari nagusiak kanpaina hasierako ekitaldian
Aroa Jilete: “Sozialistek bakarrik bermatzen ditugu etorkizun aurrerakoi eta feminista bat eta eskubide gehiago”
Denis Itxasorentzat, “gure lorpenez harro sentitzeko unea da, enplegua %7tik behera jaitsi izanagatik, esaterako, edo Espainiako babestutako etxebizitzaren heren bat Euskadin eraikitzen delako”
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, Euskadiren etorkizunerako “erabakigarritzat” jo ditu apirilaren 21eko hauteskundeak, “Euskadik jokoan duelako politika sozialak sortzen eta martxan jartzen dituen gobernu aurrerakoi bat ala identitatearen auzira zuzendutako gobernu bat; gutxi batzuentzako edo gehiengoarentzako gobernu bat izatea dugu jokoan”, esan du. Anduezaren esanetan, euskal gizarteak “autokonplazentzian eta egindakoaren konformismoan jarraitzea edo, sozialistek proposatzen duten bezala, Euskadiri zerumuga berri bat zabalduko dioten politika eraldatzaile eta ausartak aplikatzearen artean” aukeratu beharko du.
Buruzagi sozialista izan da Bilbon kanpainaren irekiera-ekitaldiaren protagonista Maria Jesus Montero presidenteorde eta Ogasun ministroarekin eta Aroa Jilete eta Denis Itxaso Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuekin batera. Anduezak ohartarazi du batzuek hauteskunde hauek biren kontua balira bezala marraztu nahi dituztela hauteskunde hauek, “baina asko dago oraindik egiteko”, esan du. “Erabaki ez duen euskaldun asko dago oraindik, botoa ematera joan nahi baina nori eman ez dakitena. Jende horri guri entzuteko eskatuko nioke. Anbiziorako unea da, ez da betikoarekin konformatzeko garaia. Hau ez da EAJren eta Bilduren arteko bataila bat. Nazionalismoaren alternatiba ezin delako izan independentismoa, alternatiba sozialisten aurrerakoitasuna da”, gaineratu du.
Jokoan dago gutxi batzuentzako ala guztiontzako gobernu bat eratzea. Eta hori PSE-EEk bakarrik berma dezake. #ErabakiaZureaDa@PSOE pic.twitter.com/lZvatldUtf
— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 4, 2024
Ondoren, PSE-EEk erakundeetan azken urteotan egindako lana gogoratu du. “Maila eman dugu, magnitude izugarriko erronkei erantzuteko erantzukizunaren pare ibili gara, zer garen erakutsiz: alderdi arduratsua, gobernuko alderdia, konpromisoaren leialtasunaren eta, batik bat, gaitasunaren alderdia”.
Ildo horretan, esan du Eusko Jaurlaritzan PSE-EE gabe ez litzatekeela egongo ezkerreko politika aurrerakorik. “Ez zen etxebizitza politikarik egongo, ez genuen ikasleen zerbitzura den Hezkuntza lege bat izango, doktrinatzeko lege bat baizik, ez zen erabiltzaileak erdigunean jarrita Lanbideren erreforma integralik egingo, eta ez genuen ere klimaren aldaketaren lege on bat izango”. “Ezinbestekoak gara, gu gabe ez dagoelako aurrerabiderik, eta aurrerabiderik gabe ez dagoelako berdintasunik. Ezberdinen artean landuz berdinago egingo gaituen Euskadi bat nahi dut nik”, esan du amaitzean.
Aroa Jiletek, bere aldetik, apirilaren 21ean sozialistak erabakigarriak izango direla nabarmendu du guztiok kabituko garen Euskadi bat bermatzeko. “Apirilaren 21ean ez dute erabakiko jendearen benetako arazoetatik urrun diren noraez identitarioek, ezta ere gutxi batzuen beharrez bakarrik kezkatzen diren politika eskuindarrek. Politika sozialistek izango dute erabakitzeko gaitasuna, guztiok kabituko garen Euskadi batean gobernatzeko”.
Jileteren arabera, “etorkizun aurrerakoi bat, etorkizun feminista bat, eskubide gehiagokoa eta duintasunaren eta berdintasunaren aldeko borrokarena” bermatu dezakete sozialistek, “erakundeetan sailburu sozialisten bidez egin izan dugun kudeaketan erakutsi izan dugunez”, adierazi du.
Denis Itxasok, berriz, esan du ez dela identitateari eta euskaldunei buruz galdera filosofikoak egiteko unea, zertaz sentitzen diren harro jakitea dagokiela orain. Itxasok esan du harro sentitu beharra dagoela langabeziaren tasa %7ren azpitik dagoelako edo Espainian eraikitzen diren babes ofizialeko etxebizitza guztien herena hemen, Euskadin, egiten direlako, biak ala biak sailburu sozialistei esker lortuak izaki.
Gipuzkoar hautagaiak dei egin die egonkortasunari eta ezberdinen arteko akordioei balioa ematen dioten pertsonei. “Dei bat egiten diegu, oraingo honetan Alderdi Sozialistaren indarraren alde egin dezaten. Azken lau urte hauek aztertzen baditugu, sozialistak gara kudeaketa onaren, bizikidetzaren eta konstantziaren bermea. PSE-EEk ziurtatzen du egonkortasunak eta akordioen politikak jarraitzea gure bizitza publikoaren eta politikoaren gida izaten”.