Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Maiatza 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Adi egon behar dugu subiranistentzako bakarrik den Euskadi bat aldarrikatzen jarraitzen duten tik zaharrei aurre egiteko”

PSE-EEko idazkari nagusiak Korrika bezalako ekitaldien edo greba orokorrerako deialdiaren gizartearen zati bat baztertzeko mekanismo modura erabiltzen direla salatu du Mario Onaindia Fundazioaren Grand Place aldizkariaren aurkezpenean

1. argazkia
Eneko Andueza interviene en la presetanción de la revista Grand Place de la Fundación Mario Onaindia,

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, euskal gizarte ireki eta plural baten defentsa irmoa egin du, edozein bazterketa eta sektarismotik urrunduta egongo dena. Jendea zatitzea bilatzen duten iritzi guztiei aurre egiteko dei egin du Anduezak ostiral honetan Mario Onaindia Fundazioaren Grand Place aldizkariaren azken alearen aurkezpenean eman duen hitzaldian. “Adi egon behar dugu subiranistentzako bakarrik den Euskadi bat aldarrikatzen jarraitzen duten tik zaharrei aurre egiteko”, esan du. 

Buruzagi sozialistak azken asteotan izandako zenbait gertaeren instrumentalizazio politikoa kritikatu du. “Joan den martxoaren 17an ikusi ahal izan genuen, ehuneko ehun politikoa zen greba orokor baterako deialdiarekin, herri-eredu bat inposatzea besterik nahi ez zuena. Edo ikusi dugu zer gertatu den Korrikarekin, batzuek euskara doktrinamendu eta bazterketarako tresna gisara erabili nahi izan dutenean”, azaldu du. 

Gaur Mario Onaindia Fundazioaren Grand Place aldizkariaren azken argitalpenaren aurkezpenean izan naiz, askatasunaren kontzeptuari buruzko hainbat idazki jasotzen ditu.

Foro horretan, euskal gizarte ireki eta plural baten defentsa irmoa egin dut, edozein bazterketa edo... pic.twitter.com/vgXTgq6QP6

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 27, 2026

Horren haritik, Anduezak esan du jarrera horiek giza eskubideak higatzen ari diren eta askatasunak gero eta mehatxatuago dauden deriba global baten esparruan ari direla gertatzen. “Pandemia bezalako horren muturreko frogatik irten zen gizartea hobeagoa izango zela uste zuenetakoa nauzue. Baina urte gutxi batzuk nahikoa izan dira gure planeta etsaitasunezko toki ezatsegin batean bihurtzeko”, adierazi du. “Askatasuna bahituta izan genuen 70 urte baino gehiagoz, lehenik diktadura frankistarengatik eta, gero, berriz, ETAren terrorismoaren diktadurarengatik”, adierazi du Eneko Anduezak. 

“Eredu horiek ez dute islatzen XXI. mendeko Euskadi. Inposizioren aldeko aukera bat da. Eta, sozialista eta euskaldun bezala, ez dut hori onartuko. Euskadi soilik plurala, askotarikoa eta berdinzalea bada izango delako errealitate bat; ezberdina dena errespetatzen badu, harrera egin eta integratzen badu, eskubideak eta askatasunak bermatzen baditu, ez badu baztertzen, ez badu inor atzean uzten”, esan du.