Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2026

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: "Erabaki beharra dago funts putreak babesten dituenarekin ala pentsioak errebalorizatzen eta lan-erreforma onartzen duenarekin egon nahi den"

PSE-EEko idazkari nagusiaren esanetan, Alderdi Sozialista lehen indarra izango da berriz ere Euskadin eskubide eta askatasunetan aurrera egiten jarraitzeko, A29-rako deialdiaren harira

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la valoración realizada sobre la convocatoria electoral | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusia, Eneko Andueza, sinetsita dago euskal sozialismoak beste garaipen bat lortuko duenaz azaroaren 29ko datozen hauteskunde orokorretan. Anduezak esan du agertoki hori aproposa dela euskal gizarteak aurrerabidearen eta berdintasunaren bidetik jarrai dezan. “PSE-EE izango da berriz ere lehen indarra Euskadin eskubide eta askatasunetan aurrera egiten segitzeko”, adierazi du. 

Hauteskundeetarako deialdi berriari buruz egin duen balorazioan, koiuntura hau “politika aurrerakoi horiek guztiak sozialistak gobernuetan egonez bermaturik egoteko aukera handi bat” dela esan du Anduezak. “Baita euskal herritarrek zirt edo zart erabakitzeko eta Alderdi Sozialistak lideratzen dituen etxebizitza-politika horien alde egiteko ere”, erantsi du.

Ildo horretan, buruzagi sozialistak esan du “abagune handia” zabaltzen dela Euskadiren zein Espainiaren historiarako une horren garrantzitsu batean. “Erabaki beharra dago funts putreak babesten dituenarekin ala pentsioak errebalorizatzen eta klase ertainaren eta langileen lan-baldintzak hobetzeko lan-erreforma onartzen duenarekin egon nahi den”, adierazi du.

@sanchezcastejon presidenteak #A29-rako deitutako hauteskunde orokorrak aukera handi bat da. Funts putreak babesten dituenarekin ala pentsioak errebalorizatzen eta lan-erreforma onartzen duenarekin egon nahi den erabakitzeko aukera izango dute herritarrek. https://t.co/sKEjFl8BhK

— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 5, 2026

“Murrizketaren nagusiak” direnen kontra borrokatzeko ere dei egin du Anduezak. Eta PPk eskuin muturrarekin duen mendekotasunaz ohartarazi du, “Euskadin ezezkorik handiena jasotzen duenean”. “Oso ondo dakigu horrek zer dakarren eta zer esan nahi duen milaka pertsonen etorkizunerako”, erantsi du.

Bukatzeko, PSE-EEko idazkari nagusiak esan du sozialistak gobernuetan indartuz “pertsona guztiek bizi diren tokietan beren bizi-proiektua garatu ahal izatea ahalbidetuko duten etxebizitza-politika batzuk” bultzatuko direla. “Halaxe espero dut eta, zer esanik ez, ilusio eta itxaropen handiz heltzen diogu datorren prozesu honi”, esan du.