Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   "Memoria gehiago, Justizia gehiago" jardunaldia

Eneko Andueza: “Bizikidetza balio etikoetan oinarritu behar da etorkizunean, egiaren ezagutzan eta indarkeriaren deslegitimazioan, kasu”

Euskal Sozialisten idazkari nagusiak eskuina kritikatu du jeneral frankistak omendu nahi izateagatik, baina Memoria Historikoaren garrantzia desitxuratu nahi izatea aurpegiratu die nazionalistei ere
“Guztia nahasten den efektu disolbagarria eragiten dute, Gernikako bonbardaketagatik biktimei barkamena eska dezatela eskatzeraino”, azaldu du

PSE-EEk Juan Carlos Iturri Soroa eta Clemente Briñas Muga, frankistek fusilatutako Gernikako bi zinegotzi sozialistak, omendu ditu “Memoria gehiago, Justizia gehiago” jardunaldian
Jose Antonio Perez UPV-EHUko Historia Garaikideko doktorea, Pedro Barruso Deustuko Unibertsitateko Historiako doktorea eta Luisa Etxenike idazlea aritu dira Denis Itxasok gidatu duen “Memoriaren ertz itsuak” hitzaldi-solasaldian

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, entrega la “makila” a los familiares del concejal socialista gernikarra asesinado por los franquistas en 1937, Juan Carlos Iturri Soroa | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Anduezak, PSE-EEren idazkari nagusiak, egiaren ezagutza eta indarkeriaren deslegitimazioa hartu ditu funtsezko ardaztzat giza eskubideen aurkako egintza eta jokabideak saihesteko eta pluraltasun ideologikoa eta ideien aniztasuna bermatzeko. “Balio etikoetan sustatu nahi dugu etorkizunean gure gizarteko bizikidetza”, adierazi du. Denis Itxaso PSE-EEren Memoria eta Bizikidetza Demokratikoaren idazkari eta Gobernuaren Euskadiko ordezkari ere denak antolatutako “Memoria gehiago, Justizia gehiago” jardunaldian hartu du parte Eneko Anduezak.

“Garrantzitsua da memoria egitea, eta egiatik egitea, kontakizun interesaturik gabe, bertsio partzialik gabe. Erronka demokratiko bat da. Egia ezagutzea eta ezberdina dena hiltzeko eta demokraziaren eta pluraltasunaren kontra egiteko uneren batean erabili izan den arrazoi oro deslegitimatzea”, adierazi du Fernando Martinez Memoriaren Estatuko idazkariarekin batera topaketari amaiera ematean.

Eneko Anduezaren iritziz, balio demokratiko horiek “ezkontzen” zailak dira Millan Astray Legioaren sortzaile eta jeneral frankista izandakoari omenaldia egitearekin, duela gutxi Martinez Almeidak, Madrileko alkate popularrak egin zuen bezala, edo Queipo de Llano militar faxista bezalako “kriminalari” ohoreak kentzearen aurka egitean. Eskuinaren orain dela gutxiko jarrerak direla gogoratu du buruzagi sozialistak.

Erronka demokratiko bat da: Egia ezagutzea eta diferentea erailtzeko eta demokraziaren kontra egiteko erabili izan den arrazoi oro deslegitimatzea. Horri buruz hausnartu izan dugu "Memoria gehiago, Justizia gehiago" jardunaldian @FmartineL Estatu idazkariarekin #HacemosEuskadi pic.twitter.com/llz3dJLsMb

— Eneko Andueza (@enekoandueza) November 12, 2022

Baina nazionalistek askotan egiten duten moduan, ez dira ere ezkontzen Memoria Historikoaren garrantzia desitxuratzea gerrako biktimak eta terrorismoaren biktimak nahastuz, diktadurakoak eta demokraziakoak, guztia nahasten den efektu disolbagarri bat sortuz, Gernikako bonbardaketagatik biktimei barkamena eska dezatela eskatzeraino”.

“Memoria ondo egiten bada bakarrik izango da baliagarria bizikidetzarako”, esan du, “Francorekin altxatu ziren, ez Francoren kontra, altxatu ziren euskal herritarrak eta Euskadiko udal ugaritan irabazten zuten eta gobernatzen zuten tradizionalistak” egon zirela gogora ekarriz. “Gure iraganez hitz egitean zenbaitetan erabiltzen den ikuspegi idealizatu eta bukoliko horren aurrean, kontua da ez zela izan Espainiak Euskadiren kontra egindako gerra bat, faxismoak demokraziaren eta Errepublikaren kontra egindako gerra baizik”, azaldu du.

Omenaldia fusilatutako zinegotziei

Frankistek Foru Hiria hartu ondoren fusilatu zituzten Juan Carlos Iturri Soroa eta Clemente Briñas Muga bi zinegotzi sozialistei omenaldia egin dio Euskal Sozialistak alderdiak. Aurrenekoaren familiak makila bat jaso du biei kendutako eskubideen aitortzaren eta lehengoratzearen ikur gisa.

“Gerran Gernikan fusilatutako bi pertsonak dira. Bi zinegotzi sozialista. Eta horrela gogorarazi nahi izan ditugu, horixe izan zelako euren erailketaren arrazoia. Bere militantzia politikoa eta Errepublikarekin zuen konpromisoa. Eta makila emanez ikusarazi nahi izan ditugu, udal ordezkaritzaren ikurrarekin, hori ere kendu egin zigutelako. Bizitza bakarrik ez, baita sistema demokratiko bat ere, askatasunen sistema bat, eta 40 behar izan genituen horiek berreskuratzeko”.

 

PSE-EEren idazkari nagusiak balioa eman dio sozialistek memoriaren gainean gauzatutako politikari, Euskadin zein Espainian, eta onarpen bidean den Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legearen eta Senatuak urriaren 5ean onartutako Espainiako Memoria Demokratikoaren Legearen egitekoa nabarmendu du. Izan ere, Jardunaldiaren helburuetako bat zen bi lege horiek dakartzaten aurrerapenak azpimarratzea.

“Behar-beharrezko legeak dira, familiek eta elkarteek nahitakoak, biktimak jartzen dituzte erdigunean eta memoriaren, justiziaren, erreparazioaren eta berriro ez errepikatzearen printzipioetan ainguratzen dira. Sozialisten ekimenez azken urteotan garatu izan diren aurrerapen eta eskubideak biltzen ditu”, adierazi du.

Ildo horretan, Patxi Lopezen Gobernuak Idoia Mendia orduko Justiziako sailburu zenaren eskutik ikur frankistak identifikatzeko, euskal fusilatuen izenak berreskuratzeko edo Gogora Espainiako lehen Memoria Institutua sortzeko emandako bultzada jarri du adibidetzat lider sozialistak.

Nora Abete Bilboko zinegotzi sozialista eta PSE-EEren Exekutiboko kide ere denak aurkeztu du ekitaldia, eta esan du sozialistak direla “duela mende bat baino gehiagotik funtzionatzen duen elkartasun eta balio progresisten kate luzearen katebegi bat”. Eta bere konpromisoarekin eta sakrifizio zibikoarekin “gaur aitortzen diegun aginpide morala” irabazi zuten pertsona haien guztien irudia goratu nahi izan du.

Denis Itxasok gidatutako hitzaldi-solasaldi batekin eman zaio hasiera jardunaldiari, “Memoriaren ertz itsuak” izenburuarekin, eta Jose Antonio Perez UPV-EHUko Historia Garaikideko doktoreak, Pedro Barruso Deustuko Unibertsitateko Historiako doktoreak eta Luisa Etxenike idazleak hitz egin dute.

PSE-EEren Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkari eta Gobernuaren Euskadiko Ordezkari denak Memoria Demokratikoaren Legea onartzeak duen garrantzia azpimarratu nahi izan du, “legebiltzar-akordio zabal baten emaitza”, izan. “Lege honek frankismoaren errepresioa pairatu zuten guztien aitortzan sakontzeko bokazio argia du, eta justiziaren, erreparazioaren eta berriro ez errepikatzearen printzipioetan oinarritzen da”, adierazi du.

Gaur, @socialistavasco-k omenaldia egin die Juan Carlos Iturriri eta Clemente Briñasi, Gerra Zibilean fusilatutako gernikar zinegotzi sozialistei.

Eta memoriaren eginbeharrean sakontzen duen #leydeMemoriaDemocratica berriari buruz hausnartu dugu.  pic.twitter.com/cWRNyIVr23

— Denis Itxaso (@DenisItxaso) November 12, 2022