partekatu
Eneko Andueza: “Euskaldunek eskatzen dituzten politika aurrerakoiak ari gara gu egunero defendatzen”
PSE-EEko idazkari nagusiak alderdi guztiak elkarlanera deitu ditu Ongizate Estatua eta zerbitzu publikoak finkatuko dituzten Aurrekontu batzuk onartzeko
Batzorde Betearazleak EAJri eskatu dio itzul dadila Administrazioko euskarari buruzko kontsentsura eta utz diezaiola EH Bildurekin duen hauteskunde ika-mikak bultzaturik aritzeari
“Autogobernu baliagarria. Euskadi hobe baterako Estatutua” da sozialistek Gernikako Estatutuaren 46. urteurrena ospatzeko aukeratu duten lema
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, elkarlanerako deia luzatu die Euskadiko indar politikoei erakunde guztietan herritarrek eskatzen dituzten politika aurrerakoiak, zerbitzu publikoak, hazkunde ekonomikoa eta ongizatea eta justizia soziala defendatzera zuzentzen direnak, jasoko dituen Aurrekontu batzuk onartzeko 2026rako.
“Euskadiko erakunde gehienak kidetzan gobernatzeko erantzukizuna dugu, eta herritarrek eskatzen digutenari erantzun behar diogu. Sozialistok badakigu euskaldunek eskatzen dituzten politika aurrerakoi horiek ari garela gu egunero defendatzen. Baina dei bat egin nahi diegu gainerako indar politikoei, Aurrekontuetan norabide horretan laguntzeko”, defendatu du Anduezak Bilbon bildu den Euskadiko Batzorde Betearazlearen aurrean.
Datozen asteetan, erakunde, aldundi eta udal guztiek, Eusko Jaurlaritzak barne, aurkeztuko dituzten datorren urterako Aurrekontuentzako beren proiektuak, eta PSE-EEk uste du egungo une sozial eta ekonomikoak merezi duela “politika hedakorren aldeko apustu irmoa bat, berdintasuna bermatuko dutena Ongizate Estatua eta zerbitzu publikoak sendotuz kontu hedakor batzuekin”, laburtu du Anduezak.
Batzorde Betearazleak, halaber, kezka agertu du EAJk eta EH Bilduk sektore publikoan eskatu beharreko euskara-maila igotzeko dituzten asmoen gainean, Administrazioan lan egiten duten edo egiteko asmoa duten milaka pertsonen eskubideen gainetik pasatuta.
Euskaldunek eskatzen dituzten politika aurrerakoi horiek gu ari gara egunero defendatzen gobernatzen dugun erakundeetan.
Heltzen ari da erakunde guztietan Aurrekontuak onartzeko unea. Horregatik, dei bat luzatu nahi diegu... pic.twitter.com/zhJZj136BP
— Eneko Andueza (@enekoandueza) October 13, 2025
Alderdi Sozialistak euskararen normalizazioa, haren ezagutza, haren erabilera eta herritar guztiek erabiltzeko duten eskubidea defendatu izan du eta defendatzen du. Horrela izan da beti, baina euskara ikuspegi baztertzaile batetik eskatzea, eskakizunak igotzea, gizarteko geruza zabalak kanpoan uzten dituen eskakizun batzuk eskatzea bidegabea da, beharrik gabekoa da, inori ez zaiolako ukatzen euskaraz hartua izateko edo lan egiteko eskubidea. Nazionalistek herrialde hau askotarikoa dela onartzeko zailtasun asko dituztela berresten du horrek.
Zuzendaritza sozialistak hizpide izan ditu Enplegu Publikoaren Legearen edo Profilen Dekretuaren aurretiazko adostasunak, oso aspaldikoak direnak eta iragan legegintzaldian eguneratu izan zirenak, eta EAJri, bereziki, eskatzen dio erantzukizunez joka dezala kontu horretan, EH Bildurekin duen lehian hauteskunde estrategia batek bultzaturik ez dadin aritu, gehiengoaren kalterako delako.
Batzorde Betearazleak, bestalde, ‘Autogobernu baliagarria. Euskadi hobe baterako Estatutua’ lemarekin ospatzea erabaki du datorren urriaren 25ean Gernikako Estatutuaren 46. urteurrena. Bilbon egitea aurreikusita dagoen ekitaldian, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak hartuko du parte, eta lehendakariordeak eta sailburu sozialistak, Betearazleko gainerako kideak eta legebiltzar taldeko kideak izango ditu ondoan.