Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   9. Kongresua

Eneko Andueza: “Nik egiten dudan batuketa bakarra egonkortasunarena eta bizikidetzarena da; hori da buru izan nahi dudan Euskadi”

• PSE-EEren idazkari nagusiak euskal gizarte plurala eta anitza, munduari zabalik dena eta”obsesio nazionalistetan” itxiko ez dena aldeztu du Pedro Sánchezekin batera partekatu duen 9. Kongresuaren itxieran

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, se dirige a los delegados del 9º Congreso tras su designación. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, adierazi du bere agintaldiko helburu nagusiak izango direla erakundeen egonkortasuna eta euskal gizartearen pluraltasuna errespetatuko duen bizikidetza lortzea. Anduezak “zaratatik eta zatiketatik” aldentzearen alde egin du Euskal Sozialisten 9. Kongresuaren itxieran.

“Batuketaz hainbeste hitz egiten den honetan, batzuk etengabe kontuak ateratzen ari diren honetan, horiei esango diet, hemen, Euskadin, nik egiten dudan batuketa bakarra egonkortasunarena eta bizikidetzarena dela. Hori da buru izan nahi dugun Euskadi. Euskadi plurala eta anitza, kontsentsuan eta errespetuan oinarrituta eraikia dena. Zaratatik eta zatiketatik urruntzen dena etorkizuna elkarrekin eraikitzeko”, azaldu du.

Itxiera-ekitaldian egindako jardunean, zeina PSOEko idazkari nagusi eta Gobernuko presidentearekin, Pedro Sánchezekin, partekatu baitu, zerbitzu publikoen defentsa eta eskubideen zabaltzea, munduari zabalik izango den Euskadi baten eraikuntza kontrajarri ditu nazionalisten “zati baten” planteamendu eta “obsesioekin”.

 

🎙️@enekoandueza

"Orain inoiz baino gehiago, beharrezkoak gara. Ezinbestekoak gara. Eskuinaren aurkako errezeta bakarra gara. Eta oraindik harroago sentiarazten nau alderdi honen buru izateak. @PSOE-ren ahotsa garelako #Euskadi-n #PSE9.kongresua #AurreraGoaz_ pic.twitter.com/c5RF4HcSrF

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 21, 2021

 

“Lortutako eskubide guztiak jasoko dituen Estatutu bat duen Euskadi nahi dut. Gure osasungintza eta gure hezkuntza indartzeko eta hobetzeko bidea irekiko duena. Aukeren Euskadi bat, oinarrizko eskubideak garatzen jarraituko duena, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta edo Etxebizitzaren Legea, kasu. Duintasuna bermatuko duena, hori gure identitate-ikurra bilakatuz. Munduari zabalik den Euskadi, subiranismoaren obsesioetan itxiko ez dena. Nahi dugun bezalako Euskadi, eta ez zati batek bakarrik nahi duena”, adierazi du.

Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak “ezkerrera begiratzen badu”, herritarren arazoei heltzen badie, etorkizuneko ikuspegia eta eraldatzeko bokazioa badu, Euskal Sozialistak horretan parte hartzen dutelako dela esan du, eta Idoia Mendia lehendakariordearen eta Iñaki Arriola eta Javier Hurtado sailburuen lana nabarmendu du. Eta hausnarketa hori aldundietako eta euskal udalerri nagusietako gobernuetara ere luzatu du. Hurrengo hauteskunde-hitzorduan “Euskadiren mapan kolore gorri gehiago ikustea" espero duela esan du: “Milaka euskaldunek alkate sozialista bat izatearen zoria ezagut dezaten nahi dut”.

 

🎙️@enekoandueza

"Eta kolore gorri gehiago nahi dut Euskadiren mapan.
“Milaka euskaldunek alkate sozialista bat izatearen zoria ezagut dezaten nahi dut"#9congresoPSE #Avanzamos_ pic.twitter.com/sCE561gAnK

— Socialistas Vascos - Euskal Sozialistak / ❤️ (@socialistavasco) November 21, 2021

 

Berriki hautatua izan den Batzorde Betearazleak aurrean izango duen lanaz ohartarazi du Anduezak, eta esker oneko hitzak zuzendu dizkio Idoia Mendiari, alderdian garai berri bat zabaltzeko izan duen “konpromisoa” eta “eskuzabaltasuna” goretsiz, eta baita Iñaki Arriolari ere, PSE-EEren presidente kargua uztera doanean. “Milesker erakutsi didazun guztiagatik", esan dio.

Patxi López, Jesús Eguiguren eta Rodolfo Ares ere aipatu ditu, Euskadiren bakearen alde egindakoagatik. “Etorkizun horren protagonistak bakean eta askatasunean izatea merezi dugu”, esan du, ETAk eraildako sozialista guztiak banan-banan oroitu ondoren. Eta “herriko etxetako pertsianak eurez zer izango zen jakin gabe goizero altxatzen" zituzten sozialistentzat ere izan ditu hitzak, Euskadin alderdiak bete dituen 135 urteko konpromisoa aztertu eta gero.

“Europa ez da Europa sozialdemokraziarik gabe. Sozialismorik gabe existitu ahalko delako Europa, Europaren proiekturik gabe, ordea. Europa ez delako ulertzen estatukideen arteko elkartasunik gabe. Ekintzaren batasunik gabe eta gainerakoekin den konpromisorik gabe. Eta Europa lideratzen ari gara”, adierazi du Anduezak, Pedro Sánchez presidenteak Covid-19aren krisiari erantzuna ematen eta Next Generation funtsak martxan jartzen betetako eginkizuna azpimarratuz.

“Bere herriari promesa bat egin zion Presidentea. Egia bihurtzen soilik sozialistek dakiten promesa bat: gure herriarentzat etorkizun hobea ahalbidetzea. Eta, Pedro, lortzen ari zara. Murrizketarik gabeko herri bat. Eskubideak, askatasunak, bermeak dituen herri bat. Bizitzea eta elkarbizitza merezi duen herri bat. Guztiontzako herri bat”, esan du.

PSE-EEren liderra lehen lan-aukeraren bila diren gazteei zuzendu da, bizitza pertsonala eta lan-bizitza uztartu nahian diren bikotekideei, etxetik joateko edo prestakuntzarako zailtasunak dituztenei. “Etorkizuna protagonista izango direnen eskutik eraiki behar dugu. Lekukoa hartuko digutenen eskutik”, adierazi du, jarraian krisi klimatikoa bezalako gaiei heltzeko, esanez “jada bizi dugun errealitate bat” dela, eta “gaurdanik geure kontsumo ohiturak, geure eredu energetikoa, geure produkzio-eredua” aldatzearen alde azaldu da.

Enpleguaren kontuari ere erreparatu dio: “Sozialistek kudeatzen ditugunean enpleguaren arloak gobernuetan, ez ditugu erabiltzen errezeta zaharrak. Pertsonak jartzen ditugu erdigunean, eurak izan daitezen euren laneratze prozesuaren protagonistak”, adierazi du. Eta bidegabea iritzi dio gazteak “betiereko bekariak” izatea edo 45 urtetik gorakoek "adinaren estigma” pairatzea eta "enpresetan baztertuak” izatea.

Eta sozialismorik gabe berdintasunik ez dagoela esan du. “Eta nik berdintasun gehiago nahi dut, emakumeek merezi duten protagonismoa izan dezatela nahi dut. Ez da eta bidezkoa emakume batek gizon batek baino gutxiago kobratzea emakumea izateagatik. Ez da eta bidezkoa emakumeak beldur izatea kalean bakarrik ibiltzeko. Ez da eta bidezkoa emakume batek inolako motako indarkeriarik jasan behar izatea. Iraganeko arauak hautsi beharrak ditugu. Baina askeak eta berdintasunean nahi zaituztegu", adierazi du.