Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Aldaketek sendotu egingo dute PSOEk duen herrialde-proiektua”

PSE-EEren idazkari nagusia poztu egin da Patxi López bezalako “ereduzko euskaldun bat”, askatasunaren borrokarekin konprometitutako demokrata eta sozialista bat, hautatu izanagatik Diputatuen Kongresuko bozeramaile izateko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza; la Secretaria General del PSE-EE de Álava, Cristina González; el Secretario General del PSE-EE de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio; y el Secretario de Organización del PSE-EE, Miguel Ángel Morales, con otros miembros de la delegación de los Socialistas Vascos, en el inicio de la reunión del Comité Federal | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEren idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, azaldu du PSOEren Batzorde Federalak onartutako aldaketek “oraindik gehiago sendotuko dutela proiektu sozialista, proiektu organikoa, Espainiako Langileen Alderdi Sozialistak espainiar guztientzat duen herrialde-proiektua, batez ere”. Eta adierazi du izendapenak “oso une egokian” datozela, horien artean Patxi Lópezena Diputatuen Kongresuko bozeramaile gisa.

Eneko Anduezak adierazpen horiek egin ditu Madrileko Ferraz kaleko egoitzan izan den bileran sartzean, eta eskertu egin du “gaur lekukoa hartuko dutenen aurretik egon diren alderdikideek egin izan duten lan itzela, berebiziko lana”, eta “oso pozik” dagoela esan du.

“Egun bereziki zoriontsua da Euskal Sozialistentzat, gaur Patxi López bezalako ereduzko euskal sozialista batek izango duelako Diputatuen Kongresuan sozialisten bozeramailea izateko eginkizunari heltzeko erantzukizun egundokoa. Uste dut Patxi dela demokrataren adibide bat, balio etikoekin, herrialde honetako printzipio moralekin engaiatutako pertsona baten etsenplua dela, demokrata on eta, batez ere, sozialista bezala, bakearen eta askatasunaren aldeko borrokak esan nahi duenaren adibide bat”, adierazi du.

Eta gaineratu du eskuinak eta eskuin muturrak sareetan eta adierazpenetan jaurtitzen dituzten erasoen aurrean Euskal Sozialistak beti bozeramaile berriarekin egongo direla: “Begiratu behar garen ispilu bat da. Eta, azken egunotan, sozialistak, bereziki Euskal Sozialistak, eskuinaren eta eskuin muturraren aldetik sareetan eta adierazpenen bidez erasotuak garen honetan, nik, Euskal Sozialisten idazkari nagusi naizen aldetik, esan beharra daukat Patxi López egongo den lekuan egongo garela beti, toki egokian egotea bermatuko digulako horrek.