Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozialisten sentimendua da LGTBI eskubideak funtsezko elementua direla berdinzalea eta bidezkoa izan nahi duen gizarte baterako”

Euskadiko LGTBI taldearen aurkezpenean Victor Gutierrezekin eta Ernesto Gascorekin batera parte hartu duen ekitaldian, PSE-EEko idazkari nagusiak ohartarazi du “oraindik asko” dagoela egiteko

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la presentación del grupo LGTBI Euskadi junto al Secretario de Políticas LGTBI del PSE-EE, Ernesto Gasco, y el Secretario de Políticas LGTBI del PSOE, Víctor Gutiérrez | Foto: Socialistas Vascos

PSEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialistek politika aurrerakoien garapenean eta LGTBI eskubideetan urratsak ematen utzitako arrastoa nabarmendu du. Halere, ohartarazi du oraindik urratsak emateko daudela pertsona guztiak berdintasunean bizitzeko moduko gizarte bat sortzeko. “Sozialisten sentimendua da LGTBI eskubideak funtsezko elementua direla berdinzalea eta bidezkoa izan nahi duen gizarte baterako. Asko geratzen da oraindik benetan inklusiboa eta pertsona guztientzat abegitsua izango den gizarte bat sortzeko, edozein dela ere baten sexu-orientazioa edo genero-identitatea”, adierazi du. 

Victor Gutierrez eta Ernesto Gasco, hurrenez hurren PSOEko eta PSE-EEko LGTBI Politiken idazkari direnekin batera Euskadiko LGTBI taldearen aurkezpenean egindako adierazpenetan, sozialistek sexu-aniztasunarekin duten konpromisoa eta gai hori “merezi duen ikusgarritasuna” emateko agendaren erdigunean jartzeko egindako ahalegina azpimarratu du Eneko Anduezak. Buruzagi sozialistak Transen eta LGTBI eskubideen Lege onartu berria jarri du adibide bezala. “Eskuinak ohituta gauzkan diskurtso handiusteez harago, uste dut lege honekin eta legegintzan sustatzen ari garen hainbat ekimenekin LGTBI eskubideen ikusmolde berri batean aurrera egiten ari garela, eta geratzeko etorri den ikusmoldea da, gainera”, adierazi du. 

Eneko Anduezak esan du Euskadin eta Espainian gertatu izan diren aurrerapen eta lorpen sozialak “sozialisten eskutik eta eskuinaren nahigaberako” etorri izan direla. Eta, horren erakusgarri, 2005ean onartutako berdintasuneko ezkontza, ekainaren 28a LGTBI Harrotasunaren Egun Nazionala deklaratzea edo tratu berdintasunerako eta diskriminazio ezerako Zerolo Legea aipatu ditu.

Sozialisten sentimendua da #LGTBI eskubideak funtsezko elementua direla berdinzalea eta bidezkoa izan nahi duen gizarte baterako.

Asko geratzen da egiteko gizarte benetan inklusibo bat sortzeko, eta helburu horren alde egingo du lan eratu dugun Euskadiko LGTBI Taldeak. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/vaIMT6gCJa

— Eneko Andueza (@enekoandueza) February 28, 2023

Memoria Demokratikoaren Legearen bitartez Gerra Zibileko eta frankismoko LGTBI biktimen memoriaren berreskurapena ere hizpide izan du PSE-EEko idazkari nagusiak, eta baita Eusko Legebiltzarrean eztabaidatzen ari diren eta datozen hilabeteetan onartuko den Memoria Historiko eta Demokratikoaren Legea ere.

“Urteak dira gizarte honek LGTBI pertsonen eskubideen aldeko martxari ekin ziola. Sozialisten bultzadarekin, bai, baina politika publikoetan euren espazioa izatea eta beste edozein herritar bezala aitortza jasotzea eskatzen zizkiguten kolektibo, elkarte eta norbanakoen eskutik. Eta martxa hori ez da amaitu. Urratsak urrats, asko dagoelako oraindik egiteko”, adierazi du. 

PSE-EEko LGTBI Politiken idazkariak, Ernesto Gascok, adierazi du Euskal Sozialistak “LGTBI kolektiboen ondoan eta pertsona guztien berdintasunaren alde lan egiten” daudela. “Eskubide horiek jarraituko dute izaten gure identitate-ikurretako bat, beste batzuekin batera”, azpimarratu du. 

Victor Gutierrez PSOEko LGTBI Politiken idazkariak, bere aldetik, esan du beste alderdi inork ezin duela esan “25 urte dituela LGTBI kolektiboaren eskubideen eta askatasunaren alde”. Eta onartu berria den Kirol Legea aipatu du horren harira, zeinetan bermatzen baita pertsonen berdintasuna eta diskriminaziorik eza kolektiboarentzat ikusezintasun-tasa handikoa den eremu batean.