Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Urtarrila 2021

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Sozioalistok egonkortasuna eta konpromisoa ematen jarraituko dugu 2021ean Osasungintza edo Hezkuntza bezalako zerbitzu publikoekin”

PSE-EEren legebiltzar bozeramaileak eskerrak eman dizkie pandemiaren hilabete hauetan “euren onena eman duten” langile guztiei, eta urte berriaren hasierarekin txertoak dakarren itxaropena azpimarratu du

1. argazkia
Eneko Andueza | Foto: Socialistas Vascos

Eneko Andueza PSE-EEko legebiltzar bozeramaileak egonkortasun politikoa nabarmendu du, ezinbestekoa delako urte berriarekin euskal gizarteari agertzen zaizkien erronkei heltzeko. Eta Euskal Sozialistek publikoa denarekin duten konpromisoa berretsi du, Covid-19a Osasungintza edo Hezkuntza bezalako zerbitzuek zer garrantzi duten azpimarratzera etorri den garai honetan.

“2020ari ekion genionean inork ez zuen aurreikusten koronabirusaren iritsierak ekarriko zuen zailtasuna. Politika publikoak indartzearen garrantzia guztioi begibistan geratu izan zaigun urtea izan da aurtengoa, batez ere zerbitzu publiko funtsezkoenak, Osasungintza edo Hezkuntza, kasu. Sozialistok beti erakutsi dugu konpromisoa zerbitzu publiko horiekin, hemen, Euskadin, geuk eraiki izan ditugulako, eta eraikitzen jarraituko dugu orain ere gobernuetatik”, zehaztu du. 

Eneko Anduezak egonkortasun hori “sozialisten eskutik etorri dela” jarri du balioan PSE-EEk orain amaitzen den urteaz eta 2021erako aukerez egin duen balantzean; egonkortasuna ez bakarrik Eusko Jaurlaritzan, baita beste erakunde batzuen buruan edo koalizioan gobernatuz denetan ere, izan udaletan, izan aldundietan, izan Espainiako Gobernuan.

“Gizarte-eragileek, politikoek, oro har herritarrek, guztiok batera egin behar diogu aurre egoera honi, batasunetik eta elkarrekin lan eginez. Datorren urtean ere egonkortasun politiko eta instituzionala funtsezkoa izango da etorkizuneko erronkei aurre egiterakoan, zehazki pandemiatik eratorritako erronkei. Sozialistok babak eltzetik ateratzen jarraituko dugu, politika publiko horien alde apustu eginez herrialde hau inor atzean geratuko ez dena eta etorkizunari baikortasunez eta itxaropenez begiratuko diona izateko”, azpimarratu du.

Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi ere denak gizarte osoak urteari hasiera emateko ilusioa nabarmendu du, lehen txertoei buruzko berriekin, eta profesional, enpresari, autonomo eta, oro har, langile guztiak gogoratu nahi izan ditu, pandemiarengatik “egoera oso gogorrari egin behar izan diotelako aurre azken hilabeteotan”.

“Gure eskerrik zintzoena helarazi nahi diegu horiei guztiei, egoerari aurre egin eta hori gainditzeko euren onena emanez jo ta ke lanean aritu diren profesionalei, euskal herritarrek merezi duten zerbitzu publikoa eskaintzeko. Enpresari askok, autonomo askok, enpresa txiki askok egoera oso zailari egin behar izan diete aurre. Horientzat ere, bihoakie gure esker ona, herrialde honen eta horren produkzio-ehunaren sostengu ekonomikoa izan direlako”, adierazi du.