Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Euskal Sozialistak gara Osakidetza bikaintasuneko postuetara itzultzeko gauza diren bakarrak”

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak gogoratu du euskal Osasungintzak Patxi Lopezen Gobernuaren garaian bizi izan zuela bere “une gorena”, eta 2.000 osasun langile berri jartzearen alde azaldu da

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Vitoria. Foto: Socialistas Vascos

“Alderdi Sozialista Osakidetza sekula irten behar ez zuen bikaintasun postuetara itzultzeko gai izango da” adierazi du PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, eta gogoratu du Patxi Lopez buruan zela gobernu sozialista bat zenean lortu zuela euskal osasun sistemak bere “puntu gorena”. “Guk bakarrik hobetu dezakegu euskal Osasungintza, erakutsia dugu lehendik ere, gu izan ginen-eta Osakidetza martxan jarri genuena Freire sailburuaren eskutik eta Patxi Lopezen Gobernuarekin lortu zuen Osakidetzak bere une gorena Rafael Bengoa sailburu zela”, adierazi du Gasteiz Irratian egindako elkarrizketa batean.

Abian jartzeko neurrien artetik, “egiturazko plantillara beste 2.000 osasun-langile berehala gehitzea” nabarmendu du. “2.000 langile gehiago izango dira, ez bakarrik dagoen defizita estaltzeko, baita dauden zerbitzuak hobetzeko, itxaron-zerrendak murrizteko, lehen mailako osasun-arreta hobetzeko eta fokua osasun mentalean jartzeko ere, psikologo kliniko gehiago jarrita. Hori guztiori, euskal herritarrek merezi dutenaren pare egongo den osasun-sistema bat lortzeko”, adierazi du.

PSE-EE da euskal osasun publikoa berriz ere bikaintasun postuetara eramateko gai den bakarra.  Erakutsia dugu lehendik ere, @patxilopez-en Gobernuan Rafa Bengoa sailburuarekin historiako bere unerik gorenera heldu izan zenean.

Osakidetza indartzeko konpromisoa dugu… pic.twitter.com/5Q7ZXorkS2

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 20, 2024

Ondoren, Javier de Andres euskal PPko presidentearen adierazpenak aipatu ditu, esan baitu atzerriko profesionalak profesional txarragoak direla, eta adierazpen “nartzisistatzat eta arrazistatzat” jo ditu. “Guztiz onartezina da, hemen baditugu kanpotik etorritako medikuntzako profesionalak, beren lana erabateko eraginkortasunez egiten dutenak, herritarrak artatzearren egunero gogor saiatzen direnak”, esan du.

Sozialistek enplegua, etxebizitza edo garraioa bezalako arloetan Eusko Jaurlaritzan egindako lana goratu du buruzagi sozialistak, esanez “ongizate estatuaren funtsezko oinarriak” direla. Horren haritik, Euskadik Espainiako langabezia-tasarik baxuenetakoa duela nabarmendu du, %7tik beherakoa, eta “horrek asko esaten” duela sozialisten kudeaketa onaz. “Eta enplegu egonkorra eta kalitatekoa daukagu Pedro Sanchezen Gobernuak bultzatutako lan-erreformari esker, EAJk eta EH Bilduk, hain zuzen, kontra bozkatu zutena”, gogoratu du.

Euskadiko eskumenen transferentziarengatik galdetu diotenean, Anduezak esan du autogobernua ez dela izan behar “etengabeko hartze eta emate bat eskumen gehiago lortzearren” “Une honetan, biltzen ditugun 100 eurotatik 96 ari gara kudeatzen, eta dugun autogobernu maila arras altua adierazten digu horrek”, azpimarratu du. Gernikako Estatutua berritzeko orduan, berriz, honako hau esan du: “konkistatu ditugun eskubide sozial guztiak sendotzera eta blindatzera zuzendu behar gara, eta elkarbizitzarako etorkizun bat, ezberdina dena eta pluraltasuna errespetatuko duena, posible egitera, konfrontaziora besterik eramaten ez duten apustu subiranista eta independentisten aurrean”.