Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Herritarrei ez diegu beste batzuk bezala denbora galaraziko, arazo errealei konponbideak bilatzean datza gure konpromisoa”

PSE-EEren lehendakarigaiak EH Bilduren eta EAJren proposamengatik galdetu du, eta nazionalistak independentziarantz aurrera egiteko itsututa jarraitzen dutela azpimarratu du

Aroa Jiletek mugikortasunarekin lotutako proiektuak azpimarratu ditu, adibidez, Miranda-Altsasu aldirietako trena, Zabalganako tranbiaren lurperatzea edo 1.000 etxebizitza eraikitzeko akordioak

1. argazkia
Eneko Andueza y la candidata por Álava, Eneko Aroa, se dirigen al acto en Vitoria. Foto: Socialistas Vascos.

Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiaren esanetan, sozialistek hauteskunde programan jasotzen diren proposamenak konpromisoa dakarte herritarren benetako arazoei konponbideak bilatzeko eta, nazionalistek ez bezala, denbora galtze bat izango ez denaren bermerako.

“Sozialistak Gobernuan direla, Arabari hobeto doakio eta Euskadi ere hobeto doakio. Guk ez diegulako denbora galaraziko, beste batzuk bezala. Gure konpromisoa herritarren benetako arazoak konpontzera zuzentzen delako, guztioi kezkatzen dizkigunak. Eta konpromiso hori gure programan jasotzen diren proposamen zehatzetan gauzatzen da”, azaldu du.

Aroa Jilete buru dela Arabako hautagaitza osatzen duten hautagaien aurkezpen-ekitaldian, EH Bilduk eta EAJk Osakidetza hobetzeko, erronka demografikoari erantzuteko edo emakumeen eta gizonen artean benetako berdintasuna lortzeko dituzten proposamenengatik galdetu du. Eta PSE-EEk Osakidetzaren plantilla osasuneko 2.000 profesionalekin handitzea, zainketa unibertsal nola doakoaren politika berri bat ezartzea edo Emakunde Eusko Jaurlaritzaren Presidentzia sailera itzultzea proposatzen duela gogoratu du.

Euskal Sozialistek ez diegu herritarrei beste batzuk bezala denbora galaraziko, arazo errealei konponbideak bilatzean datza gure konpromisoa. #AldatuGidoia pic.twitter.com/43cPQoeROh

— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 16, 2024

“Entzun al diezue Bilduri edo EAJi proposamenen bat aipatzen behinola gure koroaren harribitxia zenak bizi dituen hamaika arazori aurre egiteko? Nik, behintzat, ez. Guk, PSE-EEk, hasteko, 2.000 lanpostu berri premiaz sortzea jartzen dugu mahai gainean, Osakidetzaren egitura profesional ahuldua indartzeko. Eta baditugu ere proposamenak lehen mailako osasun-arreta indartzeko, osasun mentalaren arreta sakontasunez aztertzeko, gaixotasun arraroko pazienteenganako arretarako, gaixo kronikoei erantzuteko…”, zehaztu du.

Gobernuaren beste jarduera-esparru batzuk ere aipatu ditu Anduezak, bertan ez delarik ageri nazionalisten proposamenik, independentziarako bere nahietan aldaketak aurkezten dabiltzan bitartean.

“Ez zenieten ere entzungo fitsik ere esaten Segurtasunari, Hezkuntzari, Gazteriari, Etxebizitzari, Larrialdi Klimatikoari, Iraunkortasunari eta beste hainbati buruz. Baina, entzun al diezue bateko eta besteko nazionalistei autogobernuaz zerbait esaten? Bai, horri buruz bai. Hor betikora itzuli dira. Lizarrako itunaren edo Ibarretxeren planaren garaietan egin zuten bezala. Tentazioak ez die inoiz uzten. Estatus berri bat dute oraingoan hizpide. Berriz ere aienka. Berriz ere lehen mailako eta bigarren mailako hiritarrak izango dituen Euskadi bat eraikitzeko grina horrekin”, adierazi du.

Anduezaren arabera, Gernikako Estatutuaren erreforma da biderik onena autogobernuaren potentzialitate osoa ustiatu ahal izateko: “Guk argi eta garbi hitz egiten dugu Estatutuaz. Eta horren erreformari heldu nahi diogu behingoz. Baina herritarrak ardatz izango dituen erreforma bat, ez subiranotasuna; pertsonen zerbitzura egongo den tresna bizkor bat, ez independentismoaren zerbitzura. Eskubideak zabaldu eta blindatuko dituen Estatutu bat nahi dugu, errealitate berrietara egokitutakoa eta pluraltasunaren, aniztasunaren eta diferentea denarekiko errespetua erakustea bermatuko duena, bakean eta askatasunean gauzatuko den bizikidetza sendo batean. Parekideagoak egingo gaituen ezberdinen arteko itun bat”.

Horrez gainera, esan du sozialistak direla “ezker baliagarri” bakarra, gobernatzen dakiena. “Euskadi lokatzatik aterako dugu, aurrerabidean jarriko dugu, herrialde pluralagoa eta mundu osoari zabalik dena izateko, emakumeen eta gizonen arteko berdintasunarekin, gure gazteentzako aukerekin, jubilatuentzako pentsio duinekin, gure kaleetan segurtasuna nagusi dela, eta ezberdinen arteko elkarrizketak manifestazioen oihartzunari nagusitzen zaiola ahal den bezainbatean, bizikidetza egitate bat eta memoria eskubide bat izango direna. Euskadi sozialista bat egingo dugu. Araba sozialista bat egingo dugu”, esan du amaitzean.

Aroa Jiletek, bere aldetik, lurralderako dituzten proiektuak aletu ditu, sozialistek mugikortasunaren eta etxebizitzaren arloari ematen dioten garrantzia nabarmenduz: “Gasteizko tranbia Zabalgana auzora iristeko proiektua eta obrak garatu eta exekutatuko ditugu, aldirietako zerbitzu berri baten garapena sustatuko dugu Altsasu eta Miranda artean, hiriarteko garraioaren zerbitzuak indartuko eta osatuko dituena, Arabako plataforma intermodal eta logistikoa bultzatu eta exekutatuko dugu Jundiz-Villodasen, giltzarri delako gure lurraldean trenbideko merkantzietan korridore atlantikoan nodo estrategiko bat finkatzeko, Forondako aireportua eta bere instalazioak indartuko ditugu, duen kokapen geografikoarengatik eta intermodalitatearengatik iparraldeko kargarentzako aireportu nagusi eta erreferentziazkoa izan dadin”.

Eta Europak Frantziari Europa arteko konexio atlantikoa garatzeko bere konpromisoak har ditzan sozialistek duten konpromisoa azpimarratu du, trenbidea Gasteizen igarotzean lurperatzeko proiektuarekin, Arkauteko lotunearen egitasmoarekin eta Burgos-Gasteiz konexioarekin.

Arabako zerrendaburuak adierazi du PSE-EEk Ongizate Estatuaren bosgarren zutoin bihurtu nahi duela etxebizitza, gazteentzat alokairuko etxebizitza bat izateko zuzendutako laguntzak bezalako neurri zehatzekin.

“Halaxe egin izan da Gaztelagun programarekin eta beste batzuekin, 2.000 arabar gazteri emantzipatzeko aukera emanez”, esan du, eta gaineratu du sailburu sozialista bat izan dela, Iñaki Arriola, programa horren sustatzailea, Maider Etxebarria alkatea izan den bezala Gasteizko Udalarekin sinatutako akordioaren sustatzailea, zeinaren bidez alokairura zuzendutako babes ofizialeko 1.000 etxebizitza eraiki ahalko baitira, horien %40 gazteentzat izango direlarik, %50 izanik 35 urtetik beherakoentzako kupoa zabaltzeko PSE-EEren proposamena aplikatzen denean.