partekatu
Eneko Andueza: "Euskadi klimaren aldeko borrokaren buruan izatea nahi dugu; lurralde lehiakor, berde eta jasangarri bat izan behar dugu"
PSE-EEko idazkari nagusiak Gobernu konprometitu bat, trantsizio energetikoa lideratzeari emanik egongo dena, izatearen garrantzia azpimarratu du "Europar Batasuna berdea, soziala eta lehiakorra izan daiteke aldi berean?" foroan
PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, sozialismoak aurrerabide ekonomikoa sortuko duen eta klimaren aldaketaren kontrako borroka bermatuko duen ekonomia berde baten bultzadarekin duen konpromisoa defendatu du. Anduezak azpimarratu duenez, helburu horiek lortzeko trantsizio energetiko bat sustatzen engaiatuta egongo diren gobernuak behar dira. “Euskadi borroka klimatikoaren buruan izatea nahi dugu; lurralde lehiakor, berde eta jasangarria izan behar dugu”, adierazi du.
Ramon Rubial Fundazioak egungo Europako Agendaren erronka handiei buruz antolatu duen foro horretan, Exekutibo ezberdinetan jasangarritasunetik eta kohesiotik gora egingo duen ekonomia bat sustatzeko politika koherenteak aplikatzeak duen garrantzia azpimarratu du Anduezak. Horren haritik, ekonomia berde, berritzaile eta erresiliente bat bermatzeko orduan sozialistek gobernuetan jartzen duten inplikazioa jarri du mahai gainean.
“Europar Batasuna berdea, soziala eta lehiakorra izan daiteke aldi berean?” izeneko mahai-inguruan parte hartu dute, halaber, Teresa Ribera Europar Batasuneko presidenteordeak eta José Ignacio Asensio Gipuzkoako Jasangarritasuneko foru diputatuak eta, bertan, Anduezak ingurumen arloko neurrietan ageri den “lidergo sozialista” gogoratu du, eta jasangarritasuna politika guztien elementu traktore nola zeharkakoa izan behar duela.
Buruzagi sozialistaren iritziz, trantsizio ekologikoa aukera handi bat da epe luzera “oparotasun partekatuko eredu berri bat eraikitzeko”. Horrez gainera, errealitate berri horrek jarduera ekonomikorako eta, bereziki, industriarentzat, merkataritzarentzat edo zerbitzuen sektorearentzat ekarriko dituen onurak azpimarratu ditu. “180 graduko biraketa bat eman beharra dago gauzak egiteko dugun moduan”, adierazi du.
Buruzagi sozialista beregaintasun estrategiko egiazko eta eraginkor batekin batera etorriko den ekonomiaren deskarbonizazioa ziurtatzearen alde azaldu da. Baita hondakin gutxiago sortuko duen, bioaniztasuna babestuko duen eta baliabide hidrikoen erabilera arduratsua egingo duen ekonomia zirkular baterantz urratsak ematearen alde ere.
Horregatik, poza adierazi du Espainiako Gobernuak helburu horiek lortzeko egin duen jarduketa onagatik, baina gogoratu du Euskadin “oraindik asko” dugula egiteko. Eta mendekotasun energetiko altuaren bezalako datu esanguratsuak jarri ditu adibide modura, %80 ingurukoa baita. “Kontsumitzen dugun energiatik, %21a besterik ez da berriztagarria”, deitoratu du. Arrazoi horregatik, Trantsizio Energetikoaren eta Aldaketa Klimatikoaren Legea onartzeak duen garrantzia azpimarratu du, zeinean PSE-EEk funtsezko eginkizuna bete baitzuen koiuntura hori aldatze aldera.
Arau horretan, helburu hauek ezartzen dira: karbonoan neutroa izango den ekonomia bat lortzea 2045. urterako, amaierako kontsumoaren %32a energia berriztagarrikoa izatea, edo erregai fosilekin lotutako proiektuetan desinbertsioa egitea. Anduezak, era berean, ekonomiaren deskarbonizazioa bultzatzeko lankidetza publiko-pribaturako dei egin du.