Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gehiengo batek sozialistak nahi bagaitu gobernuetan, botoa guri ematea da bide zuzenena”

Datorren M28-rako sozialisten eskaintzak duen garrantzia azpimarratu du PSE-EEko idazkari nagusiak, herri hau “eraldatzen eta modernizatzen” segitzeko

Patxi Lopez lehendakariak gogoratu du Alderdi Sozialistaren boto-paperak egin dituela posible osasun sistema publikoa, pentsioak edo mendekotasunarekiko arreta

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, junto al portavoz del PSOE en el Congreso, Patxi López, el candidato a diputado general de Gipuzkoa, José Ignacio Asensio, y la candidata a la Alcaldía de San Sebastián, Marisol Garmendia | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, datorren M28-ari begira gehiengo soziala mobilizatzeak duen garrantzia azpimarratu du, sozialistak gobernuetan egoteko bermerik onena delakoan. Anduezak herrialdearen eraldaketaren eta modernizazioaren berme giza aurkeztu du bere alderdia, baita koiuntura zailetan ere, herritarren bizi-kalitateari eutsita. 

“Gehiengo batek sozialistak nahi bagaitu gobernuetan, botoa guri ematea da bide zuzenena. Euskadik Alderdi Sozialista indartsu bat behar du gobernuetan. Euskadiren etorkizuna geure eskuetan dago”, adierazi du. Eneko Andueza kanpainaren ekitaldi batean izan da Patxi Lopez Kongresuko PSOEren bozeramailearekin, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako ahaldun nagusigaiarekin eta Marisol Garmendia Donostiako alkategaiarekin batera, eta datorren M28-an sozialistei “bereziki ondo joango zaiela” iragarri du.

“Esaten ditugun gauza asko errealitate izango dira. Gure esku egongo da Euskadiko etorkizunaren giltza. Hauteskunde hauek izango dira Euskadiren lema hartu eta bere etorkizuna gidatzeko lehen urratsa”, adierazi du. 

Donostiako hiriburuan, Zuloaga plazan, bildu den jarraitzaile sozialista andanaren aurrean, Diaz Ayusok Bilbora egin berria duen bisitaldian egindako adierazpenak ere kritikatu ditu buruzagi sozialistak, ETA oraindik bizirik dagoela esan baitu. “Hura Madrilen askatasun osoz kainak hartzen zebilen bitartean, zenbaitzuri esaten ziguten ez genuela negar egiteko eskubiderik ospitaleko ate aurrean, ezin gintuztelako ahul ikusi”, esan du. 

Gehiengo batek gobernuetan sozialisten eragina egon dadin nahi badu, datorren #M28-an botoa guri ematea da eraginkorrena.

🗳🌹#LoQueVotasImporta #28M pic.twitter.com/O9Q9TjolAV

— Eneko Andueza (@enekoandueza) May 21, 2023

Buruzagi sozialistak azpimarratu du “aukera bakarra” dagoela Donostiarentzat M28-an, Marisol Garmendiarena, “maite duelako, pasioa duelako eta sinesten duelako hiri honen auzoetan eta jendearengan”. Hautagai sozialistak Ekonomia Sustapen, Enplegu, Ekologia eta Osasun Publikoaren arloaren buruan kudeaketarako erakutsi izan duen gaitasun aparta ere azpimarratu du Eneko Anduezak. “Donostiak emakumezko alkate bat merezi du, baina askoz gehiago merezi du alkate hori Marisol Garmendia izatea”, adierazi du. 

Hiriari buruzko sozialisten proiektua kontrajarriz, Anduezak adierazi du Eneko Goia egungo alkateak ez duela “ez sinetsi, ez ikusi egiten” gipuzkoar hiriak behar duena. Eta herritarren mesedetan ziren proiektuen kontra agertu izana kritikatu dio, babestutako etxebizitza gehiago eraikitzea edo garraio publikorako deskontuak, esate baterako. “Donostiak alkate bat merezi du, ez Mirakontxan bizi direnen diruak eta interesak kudeatzen dituen norbait”, esan du. 

PSE-EEko idazkari nagusiak izan ditu Juan Karlos Izagirreren eta EH Bilduren aurkako hitzak ere, hiria “desgobernatzen” dutelako, alkatetzan egon zen etapari aipu eginez. Nola izango da Donostiako alkate hiri honetakoa argi eta garbi izan nahi ez duen bat?”, galdera egin du.

Patxi Lopez Diputatuen Kongresuko bozeramaileak, bere aldetik, gogoratu du Alderdi Sozialistaren boto-paperak –eskuan erakutsi du– izan dela azken hamarkadetan “herri hau goitik behera eraldatu izan duena”. Eta Felipe Gonzalezen eta Jose Luis Rodriguez Zapateroren gobernuek lortutakoa azpimarratu ditu, osasun sistema publikoa abian jartzea, hezkuntza publikoa, pentsioen sistema edo mendekotasunarena, esaterako.

Lopez lehendakariak garrantzia kendu die inkesten aurreikuspenei, “ordaintzen dietenek nahi dutena esaten” dutelako, eta egun hutsik dauden hautetsontziak “ukabilez eta arrosez” betetzera gonbidatu ditu hautesle guztiak. Pedro Sanchezen Gobernua protagonista izanik krisiari emandako erantzuna ere aletu du, arreta berezia eskainiz pentsioen errebalorizazioari eta bankuen zergari.