Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Azaroa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Ezker baliagarria gara; dei egiten diet botoa barne gatazketan dabiltzan aukera horiei ematea galdutako boto bat dela dakitenei”

Lehendakarigaia “EAJrekin, haren kudeaketarekin kontent ez direnei eta abentura independentistarik nahi ez dutenei” zuzendu da Donostian Pedro Sanchezekin batera egin duen ekitaldi batean
Denis Itxasok adierazi du euskal sozialismoak bakarrik eskaintzen duela “iraganeko zauriak ixteko eta etorkizunari errebantxismorik eta sektarismorik gabe heltzeko proiektu bat”

1. argazkia
Eneko Andueza y Pedro Sánchez, en el mitin en San Sebastián. Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak, Eneko Anduezak, boto aurrerakoia Euskal Sozialistek ordezkatzen duten “ezker baliagarriari” emateko deia egin du, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza lortzeko aukera handirik ez dutenengan banatu beharrean. “Dei egiten diet bere botoa ezkerreko beste aukera batzuei, bizitza barne gatazketan eta gu kritikatzen eta proposamenik egin gabe ematen dutenei ematea galdutako boto bat dela dakitenei”, adierazi du. Alternatiba sozialista eskaintzeko horren aurrean, “ezker baliagarriarena, benetako ezkerrarena, aurrerakoiarena, gobernatzen dakiena eta gobernuei egonkortasuna ematen diena, ezker plurala, irekia, berdinzalea, euskaldun guztiak kontuan dituena eta inor atzean uzten ez duena”.

Dei egin nahi diet orain dela 9 hilabete botoa eman ziguten pertsona guztiei, bere botoa boto galdua izango den ezkerreko aukerei ematen dietenei, eta EAJrekin eta haren kudeaketarekin kontent ez direnei eta Euskadirentzat abenturarik nahi ez dutenei.

Hemen, egonkortasuna bermatzen duen bakarra… pic.twitter.com/W6xWvGI2fq

— Eneko Andueza (@enekoandueza) April 13, 2024

Buruzagi sozialistak ekitaldi politiko bat egin du Donostian Pedro Sanchez Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiarekin batera, Denis Itxaso Gipuzkoako hautagaia eta Ane Oyarbide hiriko alkateordea, besteak beste, bertan zirela. “EAJrekin, haren kudeaketarekin kontent ez dauden eta Euskadirentzat abentura independentistarik nahi ez duten pertsona guztiei” egin dio dei. “Batzuek diagnostikoak egiten ematen dute bizitza, baina benetako orduan zero proposamen, dena subiranotasunarekin konpontzen dute. Independentzia sekula ez da konponbidea. Independentzia arazoa da, zatitu, txirotu, aurrera egitea galarazi eta isolatu egiten duen arazo bat da. Bestela, galde diezaietela katalanei”, azpimarratu du.

Lehendakarigaiak sozialistek urteotan Eusko Jaurlaritzan bete izan duten lana aldarrikatu du, datu eztabaidaezinekin. “Enplegu egonkor eta kalitatekoa sortuz, Euskadi Gizarte Segurantzako afiliazioko bere zifrarik handieneraino eraman izan duena, eta %7ren azpitik den langabezia-tasa bat, Lanbideren erreforma integral bat, Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta berri bat, garraio publikorako laguntza batzuk, euskaldunen artean horren erabilera puntara eraman dutenak, babesa Merkataritza, Ostalaritza edo Turismoarentzat, eta Euskadiko Enpleguaren, Hezkuntzaren edo Klimaren Aldaketaren bezalako legeak”, zehaztu du.

Ildo horretan, esan du gauzak oso bestelakoak izango liratekeela Eusko Jaurlaritzan sozialistak ez balitz; hori dela eta, “inoiz baino Alderdi Sozialista gehiago behar da Euskadin, Euskadik politika aurrerakoi gehiago behar dituelako, euskaldunen benetako arazoetara zuzenduko diren politika gehiago, politika sozialista gehiago”.

“Eta horixe jasotzen du hauteskunde honetarako aurkeztu izan dugun programak –gaineratu du–, begirada luzeko programa bat datozen urteetarako, Euskadik neurri errealekin, neurri eraginkorrekin aurrera egin dezan, horietako asko berehala aplikatzeko modukoak, euskal gizartearen arazoentzat konponbideak proposatzen dituztenak. Lehentasun batzuk azpimarratu ditu horren harira: Osasungintza (“asistentzia emateko normaltasuna berreskuratuko dugu 2.000 profesional berri gehitzea bezalako proposamenekin), etxebizitza (“gure gazteei emantzipatzen laguntzeko politikekin”) eta zainketak, Gizakidetza martxan jarrita.

Denis Itxasok, bere aldetik, adierazi du euskal sozialismoak bakarrik eskaintzen duela iraganeko zauriak ixteko eta etorkizunari errebantxismorik eta sektarismorik gabe heltzeko proiektu bat. Orain bildotsez mozorrotzen diren ultranazionalismoen aurrean, proiektu ireki bat, inposiziorik gabekoa. Kontserbadoreen aurrean, konplexurik gabeko aurrerabidea. Ausartien aurrean, oinak lurrean dituen ezker bare eta errealista bat. “Gure proiektua bizikidetza deitzen da”, adierazi du.