partekatu
Eneko Andueza: “Martxoaren 3ko borrokaren eta aldarrikapenaren oinordekoak gara”
PSE-EEko idazkari nagusiak biktimak eta laneko eskubideen eta askatasunaren aldeko borroka gogoratzen dituen lore-eskaintzan hartu du parte Cristina Gonzalez, Denis Itxaso eta Maider Etxebarriarekin batera

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen erail zituzten langileen eta errepresioaren biktima guztien memoria aldarrikatu du. Zaramaga auzoko San Frantzisko elizan eta haren inguruan izandako gertakizunak oroitzen dituen monolitoaren ondoan, euren lan-eskubideen eta askatasunen eske ari zirela Polizia Armatuak erreprimituak izan ziren sozialistak, UGT eta CCOO sindikatuetako kideak eta langileak izan ditu gogoan.
“Geure memoria oroitzera gatoz, hemen zeuden Alderdi Sozialistako, CCOOko eta UGTko militante haiek gogoan ditugulako. Haiek etorri izan ziren hona gaur Euskal Sozialistek erreibindikatzen jarraitzen ditugun eskubideak erreibindikatzera. Langile haien oinordekoak gara, borroka haren eta errebindikazio haren oinordekoak gara. Sozialistek politika horiek bultzatzen ari gara erakundeen buruan, gobernuen lidergoan, eta, horri esker, langileek baldintza hobeak dituzte herri honetan”, adierazi du.
Sozialistak #Zaramaga-ra etorri gara gaur Polizia Armatuak 1976ko martxoaren 3an erail zituen 5 langileak eta hemen zeuden @psoe-ko, @CCOOeuskadi-ko eta @UGT_Euskadi-ko militante haiek gogoratzera.
Haien borrokaren eta errebindikazioaren oinordekoak garelako. #HacemosEuskadi pic.twitter.com/N1eFDk3yUX
— Eneko Andueza (@enekoandueza) March 3, 2023
Anduezarekin batera lore-eskaintzan hartu dute parte militante, jarraitzaile eta kargu sozialistek. Bertan izan dira, halaber, Cristina Gonzalez Arabako PSE-EEko idazkari nagusia, Denis Itxaso Memoria Demokratikoaren eta Bizikidetzaren idazkari eta Gobernuko delegatua, Maider Etxebarria Gasteizko alkateordea eta Raul Arza UGT-Euskadiko idazkari nagusia.
“Martxoaren 3ko biktimei omenaldia egiteko modurik onena laneko eskubideak defendatzen, pentsioak eta soldatak igotzen, kontratazio mugagabea eta Konstituzioak babesten dituen askatasuna bultzatzen jarraitzea da”, adierazi du Cristina Gonzalezek.
Denis Itxaso Gobernuko delegatuak, bestalde, Diputatuen Kongresuan onartu berria duten Memoria Demokratikoaren Legea izan du gogoan. “Herri hau urrats garrantzitsuak ari da ematen diktadorearen heriotzatik Konstituzioaren onarpenera bitarteko tarte horretan gertatutakoei aitortza egiteko, baita urte batzuk geroagokoei ere, hemengo toki hau bezalakoak ere memoriaren gune bihur daitezen”, adierazi du.