Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

Eneko Andueza: “Gasteizek bere historian lehen aldiz emakumezko alkate bat izateko zoria izango du, sozialista izango da eta Maider Etxebarria deituko da”

PSE-EEko idazkari nagusiarentzat, herritarrak “ohartarazita egongo dira” datorren U23-ko hauteskundeek duten garrantziaz, eta ohartarazi du arriskuan dagoela gutxieneko soldataren igoera, pentsioen errebalorizazioa edo lan-erreforma

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la entrevista en Radio Euskadi | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, esan du sinetsita dagoela Maider Etxebarria izango dela Gasteizko hurrengo alkatea datorren ekainaren 17tik aurrera. Anduezak iragarri du lidergo sozialistek aurrerabidea eta garapena ekarriko dutela herritar guztientzat, gasteiztar hiriburua barne.

“Gasteizek bere historian lehen aldiz emakumezko alkate bat izateko zoria izango du, sozialista izango da eta Maider Etxebarria deituko da. Bagenekien hiri honetan irabazteko eta alkatetza lortzeko benetako aukerak genituela. Horixe esaten jardun genuen kanpaina osoan”, esan du.    

Euskadi Irratirako egin dioten elkarrizketa batean, Eneko Anduezak esan du PSE-EEren eta EAJren arteko itun globala negoziazio fasean dagoela bi alderdien artean eta udalei eta aldundiei egonkortasuna ematen lagundu behar duela, “eskubide sozialetan eta euskal gizartearen mesederako diren politiketan urratsak ematen” jarraitzearekin batera. “Bizi dugun uneak gehiengo ahalik egonkorrenak eskatzen ditu, etorkizunari bermeekin heltzeko aukera emanez”, esan du.

Buruzagi sozialistak esan du ez duela “aterik ixten” beste alderdi politiko batzuekin aurrekontuak aurrera ateratzeari edo udalerri eta hirietan proiektu estrategikoak onartzeko unean uneko akordioren bati. “Hitz egiteko, negoziatzeko eta hitzartzeko prest egongo gara. Halaxe egon izan gara gure historia osoan, adituak gara udalak eta erakundeak gehiengo ez-absolutuarekin kudeatzen”, azpimarratu du.

Egonkortasuna eman behar zaie erakundeei, urratsak ematen jarraitu behar dugu eskubide sozialetan eta euskal gizartearen mesederako diren politiketan.
Une honek gehiengoak eskatzen dizkigu etorkizunari bermeekin heltzeko eta ziurtatzeko ez garela joango… pic.twitter.com/sUziR1sdel

— Eneko Andueza (@enekoandueza) June 1, 2023

Eta atsekabea adierazi du Elkarrekin Podemos “autobaztertu” egin delako sozialistekin eta nazionalistekin etorkizunean akordioak egiteko, udalerrietan jorratuko diren proiektu estrategikoak eta jarraitu beharreko bide-orria ezagutu gabe. Eta esan du alderdi hori EH Bilduren esanetara betetzen ari den “mandatari” lanak ez diola “ezer onik ekarri”. “Zeharo arinegi hartutako erabakia da. EH Bilduren besoetan etzan dira eta uste dut gogoeta oso sakona egin beharrean direla euren etorkizunari buruz, emaitza txarrak lortu dituztelako udal eta foru hauteskunde hauetan”, azpimarratu du Anduezak, eta gaineratu du Elkarrekin Podemosek jarrera zuzentzen badu prest egongo dela alderdi politiko horrekin esertzeko. 

PSE-EEko idazkari nagusiak, azkenik, esan du sozialistek “ilusioarekin eta M28-ko hauteskundeetan gertatu izan denaz jendea konturatu izan denaren itxaropenarekin” heltzen dietela datorren uztaileko hauteskunde orokorrei. “Ez da Pedro Sanchezen edo Nuñez Feijooren arteko kontu bat. Kontua askoz harago da. Euskal herritarren bizitza eta eskubideak nabarmenkiro hobetzen lagundu izan duten politiken iraupena eta aurrerapena dugu jokoan”, azaldu du.

“Sentikortasun handiko kontu batzuez ari gara, esaterako Lan Erreformak indarrean jarraitzea, pentsioen errebalorizazioa errealitatea izatea, LGS igotzen segitzea edo emakumeen eta LGTBI kolektiboaren eskubideak bermatzea. Asko dugu jokoan, gizartea ohartu behar da zer arriskutan gauden”, ohartarazi du.