Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abendua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Berriak

partekatu  partekatu

  •   Gorabide

Eneko Anduezak eta Teresa Laespadak bisita egin dute Gorabidek adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat Barakaldon duen egoitzara

1. argazkia
El Secretario General del PSE-EE, Eneko Andueza, durante la reunión con la dirección de Gorabide celebrada en la residencia Ibarreta-Zuloko de Barakaldo, junto a la Diputada Foral de Empleo, Inclusión Social e Igualdad, Teresa Laespada | Foto: Socialistas Vascos

PSE-EEko idazkari nagusiak, Eneko Anduezak, Gorabideren Barakaldoko Ibarreta-Zuloko egoitzak eskaintzen duen zerbitzuak duen garrantzia azpimarratu du Teresa Laespada PSE-EEko Enplegu eta Gizarte Politiken idazkari eta Enplegua, Gizarte Inklusioa eta Berdintasuna Sustatzeko diputatuarekin batera haren instalazioetara egindako bisitaldian.

Buruzagi sozialistak Gorabideko zuzendaritzarekin partekatu du hiru lurralde historikoetan gizarte-zerbitzuen arloan praktikak homogeneizatzeko urratsak emateko dagoen beharra. Baita gizarte-zerbitzuen sailaren garapenean sakontzeko eta itxaron zerrendak ezabatzeko ere, zerbitzu eraginkorrago bat emate aldera. Eta Gizakidetza izenarekin sozialistek sustatzen duten ereduak duen garrantzia errepikatu du, gizarte eta osasun arloen bat egitea eta etorkizuneko zainketen sistema integral bat bermatzen duelako.

Adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako hamabi egoitzek osatzen duten sare bat kudeatzen du Gorabidek Bizkaiko lurralde osoan, eta bizitzeko etxe bat eskaintzen die euren kasa lortu ezin duten erabiltzaileei. Askotariko asistentzia eta prestazioak eskaintzen dira haren instalazioetan: ostatua, mantenua, zainketa pertsonala edo aisialdia era aktiboan betetzea. Hori guztiori, erabiltzaileei ongizate giro bat eskainita, euren bizitza pribatua eta segurtasuna errespetatuta.