partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA, LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARI, Artur Mas eta bere bi aholkulari auziperatzeari buruz. (11\11\02\01\0078)
José Antonio Pastor Garridok, parlamentario del Grupo Parlamentario “Socialistas Vascos– Euskal Sozialistak” taldeko legebiltzarkideak, Ganberako erregelamenduan ezarritakoarekin bat etorriz, LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARI EGINIKO OSOKO ZUZENKETA hau aurkezteko ohorea du, Artur Mas eta bere bi aholkulari auziperatzeari buruz. (11\11\02\01\0078)
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak onartzen du Katalunian arazo politikoa eta bizikidetza-arazoa dagoela. Arazo hori berezkoa da aniztasuna duten gizarteetan eta demokrazian, eta herritarrek aukeratutako ordezkarien bidez konpondu behar da, hain zuzen, negoziazio-prozeduren, itunen edo izapideen bidez. Gainera, ahalik eta adostasun handiena lortu behar da, indarrean dauden arau eta prozedura juridikoei nahiz legezko prozedurei jarraikiz.