partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten zaio LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARI, Katalunian indarrean den Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua indargabetzeari buruzkoari. (11/11/02/01/0300)
José Antonio Pastor Garridok, Socialistas Vascos– Euskal Sozialistak legebiltzar-taldeko legebiltzarkideak, Ganberaren Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten dio LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENARI, Katalunian indarrean den Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua indargabetzeari buruzkoari. (11/11/02/01/0300)
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak aitortzen du Katalunian arazo politiko eta elkarbizitzako bat dagoela, gizarte aniztunen eta demokraziaren gauza propio bat. Halaber, onartzen du herritarrek hautatutako ordezkariek konpondu behar dutela negoziazio-, itun-, izapidetze- eta onarpen-prozedura baten bidez, ahalik eta adostasunik handienarekin eta indarrean diren arauak eta prozedura juridiko eta legalak errespetatuz.