Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Euskadiko Behatoki Turistikoaren etorkizunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0061]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Euskadiko Behatoki Turistikoaren etorkizunari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\03\00\0061]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio 2017-2020 Turismo, Merkataritza eta Kontsumorako Plan Estrategikoaren esparruan, eta zehazki 7. Ardatzaren (gobernantza eta kudeaketarako eredu berri bat sustatzea) eta 28. Ekimenaren (Turismoaren monitorizazio- eta kudeaketa-eredu berri bat abiatzea) esparruan, definitu eta bultzatu dadila behatoki turistikorako eredu berri bat abian jartzea, Sailaren beharrentzako egokia izango dena, eta Saileko estatistiken organo espezifikoak koordinatutakoa. 

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio behatoki hori hornitu dezala beharrezko baliabide teknikoz eta giza baliabidez, erantzun eraginkorra eman diezazkien turismoaren inteligentzia lehiakorreko sistema publiko baten eskakizunei, kanpora ateratako tresnak eta zerbitzuak berreskuratuz Saileko estatistiken organo espezifikoaren baliabide propio gisa. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio mekanismo arinak eta azkarrak ezar ditzala informazioa partekatzeko sektorearekin, eragile anitzen eta Administrazioaren artean, hala nola turismoak aurrez aurre dituen erronkei modu eraginkor eta efizientean erantzuteko.