partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Arabako Miñoien Atalari buruzko interpelazioaren ondoriozko mozioari. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/03/00/0047]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote Arabako Miñoien Atalari buruzko interpelazioaren ondoriozko mozioari. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/03/00/0047]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio, Ertzaintzako promozio berriak batzen doazen heinean, Segurtasun Batzordean adostutako 8.000 poliziak lortu arte, joan dadila Ertzaintzako Miñoien Atala osatzen, egun Lanpostu Zerrendan aurreikusitako 100 lanpostuak bete arte. Modu horretan, bermatuko du Miñoien Atalak jarduera-esparru anitzetan dauzkan egitekoekin betetzen jarraitzea.