partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote legez besteko proposamenari, haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako politiken gainean gomendiodun ebaluazio-txosten bat egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0112]
Behean sinatzen duten talde parlamentarioek honako OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote legez besteko proposamenari, haur eta nerabeenganako indarkeriaren aurkako politiken gainean gomendiodun ebaluazio-txosten bat egiteko ponentzia bat sortzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0112]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aztertu eta, bere kasuan, indartu dezala hezkuntzaren eremuko Prebentzio eta Ekintza Protokoloa, balizko babesgabeko eta tratu txarreko egoeren, umeen eta nerabeen sexu eraso eta gehiegikerien aurrean, eta adin txikiko pertsonaren babesean esku hartzen duten eragileen eta hezkuntza eremuaren elkarlanean eta koordinazioan.
Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio indartu ditzala umeen eta nerabeen kontrako indarkeria prebenitzeko eta artatzeko alorrean diharduten sail guztiek jarritako baliabideak.