Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENEKTA aurkezten diote legez besteko proposamenari, indarkeria matxista gure gizartetik ezabatzeari buruzkoari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0028]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENEKTA aurkezten diote legez besteko proposamenari, indarkeria matxista gure gizartetik ezabatzeari buruzkoari. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0028]

OSOKO ZUZENKETA

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio:

  • Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimen Lege bat sustatu dezala, zeinak neurri zehatzak jasoko dituen bai konpentsazio ekonomiko eta moralerako, bai emakumeen aurkako indarkeriaren biktima diren aitortza sozialerako, eta arauz garatuko du Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako 4/2005 Legeko VII kapitulua, emakumeen aurkako indarkeriari buruzkoa.
  • Jarrai dezala indarkeriaren biktimen artatzea hobetzeko lanean, ondorengo hauen bitartez: erakundearteko koordinazioa, lege-aldaketetara eta osasun zentroekin (lehen arreta) koordinatzeko protokoloen errealitate berrietara egokitzea, Justizia Administrazioa, udalak eta koordinazio- eta ekintza-bide finkoak dituzten Zerbitzu Sozialak.  
  • Berkatu dezala ekintza-sistema koordinatu bat egotea, biktimak artatzeko eta babesteko plan pertsonalizatuak jartzea ahalbidetuko duena. 
  • Azpimarratu ditzala herritar guztiei zuzendutako prebentzio- eta sentsibilizazio-neurriak, bereziki hezkuntza alorreko prebentzio-neurriak. Horretarako, aurrera egingo du kohezkuntzarako eta emakumeen aurkako indarkeria prebenitzeko planaren ezartzean.