Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote legez besteko proposamenari, Haurren jaiotza-, adopzio- eta harrera-baimenak parekatzen hasteko urratsak abiatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0027]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA aurkezten diote legez besteko proposamenari, Haurren jaiotza-, adopzio- eta harrera-baimenak parekatzen hasteko urratsak abiatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0027]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala tramitatu dezala aitatasun eta amatasun baimenen eta prestazioen sistemaren erreforma osoa, jaiotza-, adopzio- edo harrera-kasuetarako: 

1.- Iraupen bereko baimen transferiezina ezar dezala guraso bakoitzarentzat, bere arau-oinarrian gehienezko prestazioaz eta amatasun- eta aitatasun-eskubideak erabiltzeko babes bera eskainiko diena beren lanpostuetan. 

2.- Hartu beharreko neurriak ezartzeko egutegia aurreikus dezala, hala nola bere kostu ekonomikoa. 

3.- Erreforma horrek baimenaren izena erabil dezala familia-eredu berriekin bat, eta inongo genero-joerarik gabe. 

Era berean, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azterketa bat egin dezala, Administrazio Orokorreko eta beren Organismo Autonomoetako Emakumeen eta Gizonen arteko I. Berdintasun Planean aurreikusitako aitatasun-baimenak parekatzearen eragin ekonomikoaren inguruan, iraupen berekoak eta transferiezinak izan daitezen.

Eta azkenik, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio Enplegu Publikorako Proiektu bat bidal dezala Ganbara honetara, honek eztabaidatu eta onartu dezan. Plan horrek neurriak jasoko ditu bizitza pertsonala, familiakoa eta lanekoa bateratzeko, eta baimenen eta lizentzien izenak egokitu ditzala familia-errealitate berrietara, horretarako hizkera ez diskriminatzailea erabiliz.