partekatu
• ZUZENKETAK
OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Ahed Tamimi adingabe palestinar espetxeratuari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0311]
Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Ahed Tamimi adingabe palestinar espetxeratuari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11/11/02/01/0311]
OSOKO ZUZENKETA
Eusko Legebiltzarrak:
- Ahed Tamimi eta egoera berean dauden pertsona guztiak berehala askatzea eskatzen du.
- Horrelako gehiegikeriak epaitzeko auzitegi militar israeldarrak berehala desagertzea eskatzen du.
- Federica Mogherini Kanpo Gaietarako Batasuneko Goi Ordezkariaren ahaleginak babesten ditu, eskualdean behin betiko bakea bilatuko duen elkarrizketa lortzeko, eta EBren Palestinarentzako 42,5 milioi euroko laguntza berriak babesten ditu, 2018/1/31n onartutakoak.
- Berresten du EBren konpromisoaren funtsa bi estaturen konponbidea dela, zeinak Jerusalen izango baituen Israelgo eta Palestinako hiriburu, Osoloko Akordioek eta nazioarteko legeek aurreikusi bezala, bereziki, NBEko Segurtasun Batzordearen ebazpen anitzak.
- Gogora dakar NBEko Segurtasun Batzordearen 478. Ebazpena, 1980/8/20koa, urte bereko Israeleko Legea gaitzesten duena, zeinak unilateralki Jerusalem deklaratzen baituen Israelgo Estatuko hiriburu “betierekoa eta zatiezina”. Era berean, gogora dakar baita ere NBEren Batzar Orokorraren Ebazpena, iragan 2017/12/21ekoa, zeinak berresten baituen Jerusalemgo azken estatutua negoziatzaileek adostu behar dutela.