Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Venezuelako Bolibartar Errepublikako preso politikoak azkar askatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0145]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Venezuelako Bolibartar Errepublikako preso politikoak azkar askatzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0145]

OSOKO ZUZENKETA: 

  1. Eusko Legebiltzarrak kezka adierazten du Venezuelako Gobernuak azken aldi honetan abian jarri duen errepresio boladaren gorakadagatik, bereziki disidente politikoen kontrakoa, zeinaren biktimetako bat Yon Goicoechea euskal jatorriko opositorea izan den; eta eskatzen dio preso politiko guztiak askatu ditzala. 
  1. Gero ezeztatu bazen ere, Eusko Legebiltzarrak gaitzetsi egiten du Venezuelako Auzitegi Gorenaren erabakia, Asanblea Nazioanalaren eskumenak bertan behera uztekoa; eta baztertu egiten ditu demokraziaren eta botere-banaketaren kontrako horrelako neurriak. 
  1. Eusko Legebiltzarrak babestu egiten du Venezuelako Gobernuaren eta oposizioaren arteko elkarrizketa- eta negoziazio-mahaia, hori baita ordena demokratikoa berrezartzeko bide bakarra, eta AEEri partehartze ausarta eskatzen dio, oposizioa mahai horretara itzultzea ahalbidetzeko. 
  1. Eusko Legebiltzarrak eskatzen du mahai horren bidez konponbide azkarra ematea Giza Eskubide guztien errespetuari eta hauteskunde demokratikoen deialdiari. Horrek nabarmen erakutsiko luke aurrez jarritako aldeak demokratikoki bizikide izan daitezkeela eta bizikidetzarako espazio soziala eraiki dezaketela, zeinaren bidez Venezuelan benetako bakea, askatasuna eta garapen ekonomiko eta soziala berrezarriko diren.