Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, CEAR Euskadik pertsona errefuxiatuen eskubideak bermatzeko egindako proposamenari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0035]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, CEAR Euskadik pertsona errefuxiatuen eskubideak bermatzeko egindako proposamenari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0035]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bermatu dezala Euskadira heltzen diren pertsona errefuxiatu guztiek eskubide, zerbitzu eta baliabide publikoetarako sarbidea izatea, edozein dela ere beren jatorria eta sarbidea; betiere, errefuxiatu izaera lortzeko baldintzak betetzen badituzte.

2.- Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio bizikidetza interkulturala sustatu dezala eta osoko harrera bultzatu dezala, benetako integrazioa eta bizikidetza baketsua lagunduko duena, benetako babes-hiri eta –herrien alde eginez.

3.- Eusko Legebiltzarra EB-Turkia akordioaren kontra azaltzen da eta Estatuko Gobernuari eskatzen hertsatzen dio horrekiko babesa bertan behera utz dezan.

4.- Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio ahalbidetu ditzala mugetarako sarbide seguruak eta exijitzen dio bete ditzala Europan pertsona errefuxiatuei buruz hartutako konpromisoak.

5.- Eusko Legebiltzarrak Estatuko Gobernuari eskatzen dio onar dezala Asilo Legea garatzeko Araudia, duela zazpi urtetik egiteke dagoena, europar arauekin bat.

6.- Eusko Legebiltzarrak pertsona migratzaile eta errefuxiatuen eskubideen aldeko legebiltzar taldeartekoaren jarraipena berresten du, 2016ko maiatzaren 26an berori sortzean onartutako helburuekin bat.