Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, informazio publikorako irispidea herritar guztiei bermatuko dieten irakurketa errazeko neurriak martxan jartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0083]

 Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, informazio publikorako irispidea herritar guztiei bermatuko dieten irakurketa errazeko neurriak martxan jartzeari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0083]

OSOKO ZUZENKETA 

Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio: 

1.- Jarrai dezala neurriak hartzen eta ekintzak garatzen, aniztasun funtzionala, intelektuala edo mentala duten pertsonen informaziorako irisgarritasun osoa bermatuko dituztenak. Horretarako, areagotu ditzala irakurketa errazerako tresnak euskal administrazio publikoetan.  

2.- Jarrai dezala, bere eskumenen eremuan, herritarrekin eta erakunde adierazgarriekin elkarlanean, neurriak eta ekintzak hartzen eta ezartzen, bultzatuko dituztenak erabilera publikoko zerbitzuen hornitzaileek hala eskatzen duten erabiltzaileei zerbitzuei buruzko informazio irisgarria ematea, irakurketa erraza bermatuz. 

3.- Bere eskumenen eremuan neurriak sustatzen jarrai dezala ikusentzunezko euskarri anitzetan eta zeinu hizkuntzen interpretazioan, informazioa pertsona guztientzat erabat irisgarri egite aldera.