Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar polizialen erretiratze osoari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11\11\02\01\0055]

EUSKO LEGEBILTZARREKO MAHAIARI

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Gure segurtasun eredu propio baten norabidean, Espainiako indar polizialen erretiratze osoari buruz. Horretarako, indarrean dagoen Araudiaz baliatu dira. [11\11\02\01\0055]

OSOKO ZUZENKETA

1.- Eusko Legebiltzarrak berretsi egiten du Espainiako gobernuari egindako erreklamazioa, bere segurtasun indarrak eta kidegoak beren eskumen-eremu hertsira egokitu ditzan, Gernikako Estatutuan eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoan jasotakoarekin bat.

2.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio utz diezaiola bide judizialaren bidez Segurtasun Batzordean hitzartutako Ertzaintzako kide kopurua zalantzan jartzeari, eta oztopoak jartzeari Ertzaintza euskal gizartearen zerbitzura dagoen polizia integraltzat hartzeko orduan, inteligentzia mailan eta maila operatiboan lan handia eskatzen duen segurtasunerako europar estrategia baten baitan, Gernikako Estatutuarekin eta indarrean dagoen ordenamendu juridikoarekin bat.

3.- Eusko Legebiltzarra Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailari eskatzen dio Segurtasun Batzordearen baitan lan egin dezala Estatuko segurtasun kidego eta indarren Euskadiko kopurua egokitze aldera, benetako segurtasun-beharren eta Gernikako Estatutuan emandako eskumenen arabera.