Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Abuztua 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Sahararrei Gdeim Izik kanpamentua dela-eta ezarritako kondenei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0233]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, Sahararrei Gdeim Izik kanpamentua dela-eta ezarritako kondenei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11\11\02\01\0233]

OSOKO ZUZENKETA 

Gdeim Izik epaiketan zigortutako presoen egoera larriaren aurrean, Eusko Legebiltzarrak:

  1. Salatu egiten du epaiketa horretan emandako irregulartasunak eta berme falta, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Hitzarmenean jasotakoaren aurkakoa; hori dela eta, bat egiten du prozesuaren baldintzak ezagutzen dituzten nazioarteko ikuskariek eta gizarte erakundeek horren inguruan egindako adierazpenekin.

Ildo horretan, zigortutako preso politikoak askatzea eskatzen du, auzipetutako gertakarien inguruko ikerketa berri bat, eta hori egin dadila epaiketa justu eta gardena bermatzen duten funtsezko printzipioak betetzea bermatuko duten arau eta prozeduren arabera; halaber, Mendebaledeko Saharako preso politiko guztiak berehala askatzea eskatzen dugu. 

  1. Eusko Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari, Europako erakundeei eta nazioarteko komunitateari eskatzen die jarrai dezatela Mendebaldeko Saharako Okupatutako Lurraldeetan eman litekeen Giza Eskubideen urraketa oro salatzen. 
  1. Gogora dakar saharar herriaren erreferendum bidezko determinazio librerako eskubide besterezina, nazioarteko zuzenbidearekin eta Nazio Batuen ebazpenekin bat datorrena.