Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Nabigatzen jarraituz gero gure cookien politika onartzen duzula ulertzen da.
Adi egon! Adi egon!

Iraila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30
Itxi
PSE EUSKADI

PSE-EE PSOE Socialistas Vascos

Dokumentuak

partekatu  partekatu

  •   ZUZENKETAK

OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, ezkontzerakoan, desgaitasun sentsorial eta fisikoa duten pertsonentzat ezartzen diren murrizketei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0085]

Behean sinatzen duten legebiltzar-taldeek honako OSOKO ZUZENKETA hau aurkezten diote legez besteko proposamenari, ezkontzerakoan, desgaitasun sentsorial eta fisikoa duten pertsonentzat ezartzen diren murrizketei buruz. Horretarako, indarrean dagoen Erregelamenduaz baliatu dira. [11/11/02/01/0085]

OSOKO ZUZENKETA 

1.- Eusko Legebiltzarrak Gorte Orokorrei eskatzen die alda ditzatela Kode Zibilaren 56. artikulua eta Erregistro Zibilaren uztailaren 21eko 20/2011 Legearen 58.5 artikulua, datorren 2017ko ekainaren 30ean indarrean sartuko direnak. Helburua da lege erregimen bat ezartzea, ahalbidetuko duena aniztasun funtzionala duten pertsonak ezkondu ahal izatea adostasun libre eta osoan oinarrituta, horretarako ariketa oztopatzen dituzten mugak ezabatuz eta beharrezko babesak emanez berme osoz ezkontzeko aukera izan dezaten.

2.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio bermatu dezala urriaren 23ko 27/2007 Legean aurreikusitako neurrien betetzea. Lege horrek espainiar zeinu hizkuntzak aitortzen ditu, eta pertsona gorren, entzumen-urritasuna dutenen eta gor eta itsu direnen ahozko komunikaziorako babes-neurriak arautzen ditu. 

3.- Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio hiru hileko epean Gorte Orokorrei Lege Proiektu bat bidal diezaiela, ordenamendu juridikoko araudia egokitzekoa, Disgaitasuna duten Pertsonen Eskubideari buruzko Nazioarteko Konbentzioko 12. artikulua betetzeko, aniztasun funtzionala duten pertsonek bizitzako arlo guztietan gainontzeko guztien baldintza-berdintasunean aritzeko gaitasunaren ariketari buruz. Lege Proiektu horrek beharrezko aldaketak ezarriko ditu, hala behar duten aniztasun funtzionala duten pertsonek  erabaki askeak hartzeko behar dituzten babesak zehazteko prozesu judizialean.